2018/11/20

Eskabidea


Nork: joaneguba@gmail.com


Nori: baratze@gmail.com


Gaia: Baratzeko informazioa




Kaixo, Baratzeko arduradunak:


Ni, Joane Gutierrez naiz eta hamaika urte ditut. Usansolotik idazten dizuet, Bizkaiko auzo
batetik, hain zuzen ere.


Lau eta bost urteekin  Baratzera joan ginen bi egun pasatzera. Aurten lagunekin joan nahiko
nuke berriro. Hori dela eta, informazioa eskatzeko idazten dizuet. Baratzera joan eta gero,
museoak eta herria ere bisitatu nahi ditugu.


Gabonetan joatea pentsatzen dugu, baina, zeuen webgunean arakatu eta gero, ez dut zenbat
balio duen edo non dagoen aurkitu. Han jarduerak egin nahi ditugu, adibidez, zaldian
montatu edo landareak landatu.


Etxeari buruz zalantza asko ditut eta zuek argitzea gustatuko litzaidake. Ez litzateke erosoa
izango hara heltzea eta baserrian lekua hartzeko arazoak izatea.


Beste alde batetik, diruarekin bertan ordaintzea posiblea ote den jakin nahiko nuke.


Nire zalantza guztiak erantzuteko zain egongo naiz. Irrikitan gaude hara joan eta primeran
pasatzeko.


Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuet zuen denbora eskaintzeagatik.


Gabonak arte,


Joane Gutierrez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario