2018/11/20

ESKABIDEA


Nork:    iknorayurrebaso@unkina.com


Nori:     MusikaHawai@ikastaroak.eus


Gaia:    Ukelele Hawai ikastaroa


Kaixo, jaun-andrea :


Nora Yurrebaso naiz, hamaika urte ditut eta Bizkaitik idazten dizuet,
Usansolotik, hain zuzen.


Datorren Uztailaren  amaieran, Hawaiira joango naiz nire lagunekin,
erlaxatzeko, hondartzetan egoteko eta leku turistikoak bisitako asmoz.  
Baina, edozer desberdina egitea gustatuko litzaiguke eta horregatik zuen
webgunea arakatu genuen. Musika ikastaroak egiten dituzuela ikusi genuen
eta ukelelea  jotzen ikastea gustatuko litzaiguke, bada honi buruzko
informazioa eskatzeko idazten dizuet.


Zuen webgunean ez dugu ikastaro honen informazioa inon aurkitu eta
zalantza batzuk sortu zaizkigu: zein den ordutegia, zenbat balio duen
orduak, zer hizkuntzan den… Horretarako idazten dizuet, ahal baduzue,
musika eskolaren egitarau zehatza bidali ahal diguzue?


Egia esan, guk ikastaro hau egin nahi dugu jende gehiago ezagutzeko,
horregatik gustatuko litzaiguke esatea ea jende gehiago egongo ote den
zuen musika ikastaroan, ea solastu ahalko dugun hango jendearekin.


Ezer gehiago, zuen erantzunaren zain gelditzen naiz.


Besarkada handi bat Euskal Herritik.


Laster arte,

Nora Yurrebaso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario