NERBIO-SISTEMA
Nerbio-sistemaren zelulak neuronak dira, hiru zatitan banatuta daude: dendritak, axoia eta gorputza.
Nerbio-sistema bi zatitan banatuta dago: nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa. Nerbio-sistema zentralean entzefaloa eta bizkarrezur-muina hartzen dute parte, entzefaloan bizkarrezur-erraboila, zerebeloa eta garuna hartzen dute parte. Nerbio-sistema periferikoan, zentzumen-nerbioak eta nerbio-motorrak hartzen dute parte.
Bizkarrezur-muinak mugimendu erreflexuak egiten ditu, bizkarrezur-erraboilak mugimendu automatikoak eta zerebeloak borondatezko mugimenduak. Borondatezko mugimenduak bi mota ditu:
xeheak eta larriak.
Garuneko gaixotasunak alkoholak eta drogak dira. Alkoholak garunaren funtzionamendua hondatzen du.
Nerbio-sisteman gaixotasun asko izan ahal dituzu: parkinsona, alzheimerra, bizkarrezur-muineko lesioak eta garun-lesioak. Parkinsona dardarak izatea da. Alzheimerra neurona jakin batzuk kaltetzearen ondorioz gertatzen da. Bizkarrezur-muineko lesioak, bizkarrezur muina babesten duen bizkarrezurra haustean gertatzen da. Garun-lesioak, garezurrak kolpe bat hartzen duenean eta garuna kaltetzean gertatzen da.
Nerbio-sistemako gaixotasunak ez izateko atsedena eta aisia komeni da, hau da, lo egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario