2017/12/21

Gabonak


Festa hauek abenduaren 24an hazten dira eta urtarrilaren 6an bukatzen dira.

Eguberri hitzaren esanahia egun berria da. Eguberria argiaren festa da.Abenduaren 24-tik 25-terako gauean Jesus jaio zen eta horregatik ospatzen dira Gabonak.  Gertakizuna Eguzkiaren jentilarriaren amaiera eta eguna luzatzearen haztea ospatzen da. Horregatik argiaren festa deitzen da.

Ospatzen diren  egunak: Gabon-eguna, Eguberri-eguna, Gabon-Zahar, Urteberri-eguna eta Errege-eguna, izen ezberdinez ezagutzen dira.

XX. mendearen bigarren erdia eta gero, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtu arte. Urte sasoi horretan diru kopuru handiak gastatzen dituzte opariak eta gauza pila bat erosten.

Eguberrietako ospakizunetan familiak eta adiskideak mahai inguruan biltzea, ohitura da. Euskal Herrian, bereziki ospatzen dira Gabonetako afaria, Eguberriko bazkaria, Gabon-zaharreko afaria eta Errege eguneko bazkaria.

Apaindura bereziek tradizio luzea dute historian zehar, eta Gabonetako hiru kolore nagusiak berdea (zuhaitzena), zuria (elurrarena) eta gorria (bihotzena eta Santa Causena) dira.

Apaingarriak bolak argiak… izaten dira.       










No hay comentarios:

Publicar un comentario