2019/03/14

GIZON BAT LABANA BATEKIN ATERA ZITZAIGUNEAN



Egun batean, lagun batzuei esan nien  gozokiak erosi nahi nituela eta
gozokiak erosteko zabalik zegoen leku bakarra bi makina saltzaileak
izan ziren.
Usansoloko kale kantoi ilun batera joan ginen gozokiak erostera.
esan zidan baina nik kakatia ez izatea esan nion   eta mobilarekin jolasten
jarraitu ginen.
Minutu batzuk eta gero txirrina bat jotzea esan zidan Ekainek,
nik txirrina jo nuen, eta auto batetik bi pertsona atera ziren.
Geldirik gelditu nintzen, ez nekien zer egin. Gizon bat korrika etorri
zen gugana eta labanarekin mehatxatu.
gintuen., Bere atzean zegoen beste pertsona bat barre egiten zegoen.
Segituan Danel atzerantz korrika egiten hasi zen, nik aurrerantz joan
nahi nuen baina bidea oztopatu zidan gizonak, orduan atzerantz joan nintzen
Danelen atzetik. Quevedo eta Ekain nik libre utzi nien lekutik joan ziren.

Danel eta ni asko ikaratu ginen labana ikusi genuelako, ezin genuen atzera
begiratu eta lehen pertsonak ikusi genituenean, haiengana joan ginen.
Oso jatorrak ziren eta gure etxera joaten lagundu gintuzten ,oso
beldurtuta geundelako.

LOS SURMA



Los Surma también llamados suri, son una etnia  seminómada de África Oriental.
Son una tribu localizada en Etiopía cerca de la                                                                                                                                                   frontera con Sudán, a 1.000 metros de altitud. La tribu está compuesta por unas 45.000 personas.
Los Surma visten túnicas y van con la cabeza rapada. Las mujeres llevan un plato
incrustado en el labio inferior. También llevan platos en las orejas. Cuanto más grande
sea el plato mayor será el dote matrimonial. Una característica de ellos es que pintan su
cuerpo pigmentos que extraen de los minerales y vegetales. También los mezclan con
ceniza y orina de vaca. Para que los mosquitos no les piquen. Para ellos la pintura
representa la naturaleza, las flores…
     
Viven en aldeas de unas 250 o 300 personas y entre 25 y 80 asentamientos.
Una aldea es una parte de una unidad geográfica llamada b’uran, las aldeas son
grupos de unidades familiares, cada una con sus propios pequeños jardines.
Los hombres tienen más de una compañera, y cada compañera tiene su propia choza.
Los jóvenes en edad de pastoreo viven en los campamentos de reses, que están de seis
a ocho horas a pie de los asentamientos permanentes. Viven en cabañas hechas de palos
de madera, con límites para marcar su territorio.


Los Surma se alimentan de una mezcla echa con sangre y leche de vaca batidos,
que solo la beben el jefe de grupo y los hombres adultos.También se alimentan  de
carne y de los vegetales que cultivan como maíz y sorgo.
Se dedican al pastoreo de las vacas porque son el patrón comercial junto con las cabras
y ovejas. Las mujeres también tienen su ganado, pero mucha menos cantidad que sus
maridos. Las mujeres y las niñas también participan en el tema económico,incluso más
que los hombres, cultivan los campos, participan en los intercambios, se encargan de
conseguir agua y leña y hacen las tareas domésticas. Además, trabajan y venden la
porcelana y las pieles de los animales que las limpian, cortan y decoran. El propietario
del rebaño regala a sus hijos 30 vacas al casarse.También cultivan maíz y sorgo, cazan
animales y también recolectan miel. Otra fuente de ingresos es la venta de oro que
recogen en los afluentes del sur del río Akobo.
Los Surma practican el Animismo. El Animismo engloba diversas creencias en las
que tanto objetos como cualquier elemento del mundo natural están dotados de alma
y son venerados o temidos como Dioses. Para los Surma, la vida está totalmente acabada
con la muerte, no creen que exista una vida futura ni en la tierra, ni en el cielo.
Hablan el idioma Suri y algunos dialectos como el tirma y el chai. Este idioma se habla
en la región de Bench Maji en Etiopía y en la región adyacente de Sudán del Sur.
Tienen un jefe en el grupo, al que llaman Dama o Dhuak. Tienen una tradición curiosa,
los hombres comen todo lo que quieren y por separado las mujeres y los hijos, comen lo
que queda respetando la jerarquía.
A los 18 años se arrancan las muelas inferiores. Se bañan todos juntos en una charca y
tienen como mascota a los perros. Entre noviembre y febrero, los jóvenes se dedican a
su deporte favorito, llamado Donga, que consiste en unas luchas muy violentas con
bastones, con las que quieren demostrar su masculinidad y  para conseguir esposa.
Los hombres que participan en el torneo representan a pueblos diferentes.
El juego consiste en que los hombres luchan en parejas de dos en dos y el último
que quede se convierte en ganador.
El futuro de los Surma está en peligro porque el gobierno les quiere quitar las tierras,
algo imprescindible en su cultura, porque sin ellas no pueden cultivar la tierra y tampoco
tener el ganado.

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN JAUNARTZEA!!
2016ko maiatzaren 6an izan zen nire lehen jaunartzea,
oso urduri egon nintzen, etxetik atera eta San Andres
elizara joan nintzen.

Han nengoenean familia guztiak elizaren barrura abiatu
ziren. Ni eta nire lagunak denok abesten eserita zeudenean
, barrura joan ginen. Elizaren barruan jaunartzea ospatu
genuen.

Elizatik atera eta Torreondo jatetxera bazkaltzera joan ginen .
Han oso ondo pasatu genuen.
Geroago nire familiakoek sorpresa bat egin zidaten,
Usansoloko txoko batera eramanninduten eta sartu
nintzenean konfetia bota zidaten,. Han  lagun asko
eta nire familiako koadrila egon ziren. Arratsalde osoa
pasatu genuen jolasten joko askotara.

Gaua iritsi zenean pena handia eman zidan, denok beraien
etxera joan behar zirelako. Ni nire etxera joan nintzen, jantzi
guztia kendu nuen eta ohera abiatu nintzen .Pozaren-pozez.
lo egin nuen nire egunik onena  pasatu nuelako.

2019/03/13

Autobiografia


NIRE LEHENENGO EGUNA
UNKINA ESKOLAN
2014ko azaroaroaren 4an Unkina eskolan izan zen.Galdakaoko eskola batetik nentorren. Lehenego egunean oso urduri jarri nintzen. Ez nuen  inor ezagutzennire bi lehengusuak izan ezik.


Egun horretan, nire amak ekarri ninduen. Eskolara horretara joan nintzen nire ama haurdun zegoelako eta beti nire etxera joateko asko,ibili behar genuen  Orduan, aldatu ninduen eskolaz Ikastetxe  horretara ailegatu nintzenean oso triste etorri  nintzen baina aldian pozik nengoen. Gainera, inork ez  zekien etorriko nintzenik.


Nire klasera sartu nintzenean denok begiratzen hasi ziren eta urduriago jarri nintzen. Nire gelako neska gehienak nire ondoan jarri nahi ziren, baina, ni neska baten ondoan eseri nintzen.


Neska hori oso jatorra eta lagun ona da. Beti bezala arduradun bat zegoen klasean,Orduan, ni entzuten ari nintzen, hurrengoan, niri tokatzen bazait,  zer egin behar dudan jakiteko.


Klasea bukatu zenean patiora joan behar ginen. Bi klase zeuden A eta B. Ni “B” klasean nengoen eta beste klasea, “A”, ez zen konturatu ni
etorriko nintzela, baina gero patiora joan nintzenean han  bertan konturatu ziren.
Jolasten hasi nintzen nire lagun berriekin eta gero berriro klasera bueltatu nintzen. Liburuko ariketa batzuk egin genituen eta gero jateko ordua zenez,  liburuko ariketak egiteari utzi genion.Jan eta gero berriro jolastera joan nintzen. Klase pixka bat eman genuen eta geroago etxera joan nintzen.


Oso egun dibertigarria eta polita izan zen, eskertzen dut niri tokatu zaidan klaseatgatik.

LEHENENGOAK!!!
Bi mila eta hemeretziko otsailaren hamarrazen eta Bermeorantzako
bidaia egiten negoen. Dena txarto egingo genuela pentsatzen nuen.
Heldu ginenean ama agurtu eta polikiroldegirantz abiatu nintzen nire
lagunekin eta nire entrenatzaileekin elkartzeko.


Polikiroldegian egonda ni bakarrik sartu nintzen pozez eta
urduritasunez gainezka. Denekin elkartu eta aldagelara joan ginen.

Minutu batzuk pasatuta mototsak  egin zizkiguten eta geroago,
aurpegia makillatu eta purpurinaz bete ziguten.


Gero ondo egiteko dantzan genbilela, , gure izena aipatu zuten eta
tapizera atera ginen.Nire urduritasuna gainezka zegoen. Gure alde
zegoen jendea, Dana! oihukatzen hasi ziren eta beste batzuk txistuka
eta bozinekin zarata egiten saiatzen ziren.
Dantzan hasteko momentua heldu zen, inoiz baino urduriago
nengoen. Pozik nengoen ere horregaitik ezin nuen barregurea
gainetik kendu. Dantzan zehar eukin nituen sentimenduetaz ez naiz
gogoratzen. Dantza amaitu genuen eta oso pozik nengoen dena ondo
atera zelako.
Klazifikazioaren momentua heldu zen, eta segiduan postuak esaten
hasi ziren:
5. Miragarri, 4. Xixili… Eta txapeldunak, Dana!

Oso pozik nengoen baina nekatuta ere .Horregaitik etxera joan
nintzen.  

Autobiografia

Gauez , gertatutako istripua
Nire bizitzaz kontatuko dudan gertaera hau uste dut ,erratuta ez banago, hiru urte nituenean gertatu
zitzaidala , beraz ,ez naiz guztiaz zehazki gogoratzen .  Iluntze bat zen , udazkeneko iluntze bat , eta
nire familiarekin nire gustuko jatetxe batean , beti eskatzen dudan plater konbinatua jan nuen , plater
hori jaten dudanean oso pozik jartzen naiz  , eta gaueko hamabietan bueltatu nintzen etxera, gutxi gora -
behera .
Ni pozez beterik nengoen ,asteburua zen ,   ez nuen eskolara joan behar eta nire jolasetan pentsatzen
nengoen egun hartan baina puntu bat nuen nire kontra,   benetan traketsa nintzela ..
Afaldu ondoren , nire platera bukatu nuenean etxera bueltatzeko irrikitan nengoen eta etxeko txikiena
nintzenez , ez nuen arazorik izaten nire helburuak lortzeko . Autoan nentorrenean  , gogoan dut Ken
Zazpi taldeko abestiak kantatzen hasi nintzela ,  aspaldi hartan nire talderik gustukoena zelako.  
Etxera heltzean , hain nengoen pozik , urduri eta nire gauzak egiteko irrikitan,  Etxeko sarreran , zoro
bat bezala bueltak ematen hasi nintzen, korrikan eta bat-batean , plausta !!! , lurrera erori eta kristoen
kolpea jo nuen armarriarekin , begi ondoan. Haiek ziren nire negarrak , odol jario handia nuen,
lur guztia
odolez zizprindunta  zegoen eta ni hantxe nengoen, beldurrez ,ezin altxatuz .
Nire gurasoak agertu ziren , beraiei ere kristoen aurpegi larria jarri zitzaien ,  ni lurretik altxatu ,
begi ondoko odola garbitu eta buruan trapu bat jarririk, ospitalera eraman ninduten,   nire ahizpa
ere ondoan nuelarik .
Ospiatelean oso ondo zaindu ninduten ,  lehenengo erizainak begiratu ninduen eta zauri sakon bat
nuela ikusi zuten begi gainean .Orduan zauria garbitu eta puntuak eman behar zizkidatela esan
ondoren , itxarongelan egon nintzen denbora luze batez  eta han lagun bat egin nuen.
Gogoan dut itxarongela umez  beteta zegoela eta nire laguna eta ni patatak jan eta telebista ikusten
jarri ginen biok lasai . Ia ahaztuta nuen zer egiten nuen han, oso gustura bait nengoen lagunarekin
baina bat-batean nire izena entzun  eta han medikua nuelakonturatu nintzen , ondoko gelan , nire
zain .
Barruan gertatu zena niretzat gordeko dut , baina uste dut oso ausardia handiz portatu nintzela ,   begi
ondoan puntuak ematea oso gustukoa ez baita.Gurasoek kontatu zidatenez ,medikuak emandako
gomendioak buruz ikasi nituen eta pausoz pauso betetzen  nituen egunero .
Handik hiru  egunera , eskolara joan nintzen eta nahiz eta  eguraldi ona ez egin, nik beti eguzkitarako
betaurrekoak eramaten nituen , medikuak agindu bezala .
Gaur egun ere ondo begiratzen banauzu ,eskumako  begiko bekainean ilea falta dudala ikusiko duzu.

Ipuina

Tarzan Nagusia
Orain dela bost urte , Tarzan , hamar urteko mutila,  ohianera joandako txango batean ,
ekaitz baten ondorioz bere gurasoengandik urrundu zen .Bera oso ausarta zen baina bapatean beldur
haundia sartu zitzaion,
bakarrik zegoela konturatu zen .  Ekaitzaren ostean , ez zituen bere gurasoak inondik - inora aurkitzen
eta denbora pasa eta gero elefante txiki bat eta bere ama hurbildu zitzaizkion .
Elefante nagusia eta taldeko beste kide batzuk  janariaren bila joan ziren eta bueltatu zirenean ,
Tarzan taldean ikusi zutenean , taldetik kanporatzeko agindu zioten emeari . Elefante txikiak Banbi
zuen izena eta taldeko nagusiari , bere aita zena, ezin zion  kontrakoa hartu eta bere amarekin batera
Tarzanengandik aldendu ziren pena handiz . Gaua heldu zenean Tarzan bakarrik zegoen eta bere
gurasoetaz gogoratzen, negarrez eman zuen gau osoa .
Egun asko pasa zituen Tarzanek bakarrik beldurrarekin , laguntza bilatuz , janariaren bila , negarrez ,
bere gurasoak aurkitzen , animali basatiengandik aldentzen … hau da ,ohianeko arriskuetatik aldentzen.
Bitartean nahiz eta elefanteak ez konturatu Tarzan ez zen beraien ingurutik aldentzen .
Elefanteen nagusia , hau da ,Banbiren aita ,eta beste kide batzuk janaria bilatzera abiatu ziren ,
zeuden lekuan egiten ari zen  bero handien ondorioz, janaria eta ura oso eskasak baitziren .
Normalean baino gehiago tardatu zuten , orduan Banbik eta bere amak Tarzaneri janaria eramaten
zioten  . Momentu hauek aprobetxatzen zituen Tarzanek taldearekin egoteko,Banbi eta bere lagunekin
jolasteko ,eta kumearen amarengandik maitasun handia jasotzen zuen.Nagusia agertzen zenean ,
mutikoak taldetik joan beharra izaten zuen.
Egun argitsu batean Tarzan oso berandu esnatu zen eta oihaneko animalia guztiak esnatuta zeuden
 , jadanik .
Orduan Tarzan esnatu eta Banbi arriskuan ikusi zuen , puma batekin borrokan .
Tarzanek  ez zuen birritan pentsatu, eta bere burua arriskuan jarri zuen Banbi laguntzeko, Piztiaren
aurrean jarri eta bere atzetik joateko, okel zati bat bota zion . Elefante nagusiak Tarzanen ausardia
ikusirik, pumari ostikada bat eman zion eta hau airean hegaka joan zen .    
Handik aurrera Tarzan elefanteen taldeko beste kide bat bihurtu zen , eta nagusiagoa egiten zihoan
einean taldeko nagusi bihurtu zen .
Ala bazan edo ez bazan , Tarzan , elefanteen nagusia bihurtu zan .  

2019/03/12

AUTOBIOGRAFIA

Txokolatezko umea


Gabon zaharra zen, gaua familia etortzeko zegoen eta nire gurasoak mahaia ipintzen
ari ziren. Nik bi urte nituen eta nire nebak bost, panpinekin jolasten ari ginen eta bat-
batean, txirrina jo zuten. Familia zen, lehengusu-lehengusina, osaba-izebak eta aitite-
amamak.


Afaltzen ari ginen, lehenik arrain zopa edo gazpatxoa, bigarrenez, haragia edo
txipiroiak eta azkenik txokolatea edo mahatsak.


Nik txokolatea eskatu nuen, nire janaririk gustukoena zelako. Oso traketsa nintzenez
txokolatea burutik bota nuen eta txokolatezko ume baten antza nuen. Edaria oso
bero zegoenez fregaderara sartu ninduten.



Erredura batzuk nituen sorbaldan, baina ni, barrezka eta barrezka nengoen.

Nire debuta

NIRE DEBUTA
Etxetik atera eta nire amaren okindegira joan nintzen.
Takoak jarri, eta frontoira joan nintzen .
Oso urduri nengoen nire lehenengo partidua jokatuko nuelako.
Frontoira ailegatu eta jesarrita geratu nintzen 20 minutuz.


Tarte hori pasatu zenean , altxatu eta
beroketa egitera joan nintzen.
Denbora pasatu ahala tripako mina ari zitzaidan.
Nire bikotea heldu zenean, biak beroketak egitera jarri gintuzten.
Bi partidu geratzen ziren gure txanda izateko.
Lehenengo partidua bukatu eta bigarrena hasi.
Gero eta gutxiago geratzen zen guk jolasteko.


Gure txanda heldu zen gerrikoa jarri eta
zelaira atera ginen. Arbitroak txanpona bota eta urdina atera zen.
Guri ateratzea tokatzen zitzaigun. Pilotak hartu nituen eta
frogak egitera hasi ginen. Geure pilota aukeratu genuen eta
partidua hasi zen.


Partidua bukatu eta irabazi genuen 18-5 .
Oso partidu erraza izan zen.
Oso alai nengoen nire lehenengo partidua irabazi nuelako
Jendeak, ondo jokatu nuela esan zidan .

Baina nire aititek txarto jokatu nuela esan zidan
 eta hori esan eta gero txarto sentitu nintzen eta oso
triste joan nintzen etxera.Egun hori betirako gogoratuko dut.

Autobiografia


Nire lehen eguna eskiatzen

Eskiatzen joan nintzen lehen egunean eguraldi  ona egiten zuen. Eguzki izpiak leihotik sartu zirenean esnatu ninduten, azkar gosaldu nuen eta nire eskiko jantzia ipini nuen. Kotxez joan nintzen parking batera., telesilla batean igo nintzen eta mendi altu batera joan nintzen. Gero, telesillatik bajatu nintzen, eskiak jarri nituen eta nire aita eta arrebarekin joan nintzen pista batera.

Pista hori oso handia zen niretzat. Pertsona asko zeuden gu eskiatzen geunden  lekuan, baina ni nire aitaren ondotik joan nintzen. Hasieran, jausi gabe ibiltzea lortu nuen, baina bost jaitsieren ostean ,”ZASSS” jausi egin nintzen eta negarrez hasi nintzen. Orduan, nire amarekin gelditu nintzen aita ikusten. Bat-batean, aita jausi zen eta nik “JA JA JA” barre egin nuen. Hori ikusita, berriro animatu nintzen eta eskiatzera bueltatu nintzen.

Lau ordu eta gero bokata bat jatera joan nintzen. Amaitu eta gero  eskiatzera bueltatu nintzen jaitsiera asko egiten genuen, eskiatzen ikasi nuen eta barre asko egiten nuen baina momentu onena nire aitak . “Ez naiz jausten ez naiz jausten” esan zuenean eta “PUMM” poste txiki baten kontra jo zuenean izan zen .
Barre asko egin genuen eta nire aitak moratoi bat egin zenez,  mina kendu arte gelditu ginen.


                                                                 

Martinez familia eta bere uda

MARTINEZ FAMILIA ETA
BERE UDA


Eguzkia irten eta...ipuina hasi zen.


2019aren uztailaren 31an Martinez familiak
bidai bat egin zuen Marsellako herrialde batera.


Martinez familia hegazkinez abiatuko
zen Marsellara. Hiru ordu zituzten Usansolotik herrialde hartara.


Herrialdera ailegatu zirenean hotelera
abiatu ziren taxi batean. Bost izarreko hotela zen
, eta jacuzzia zegoenez Nerea,Amaia eta Iker korrika
batean zartu ziren. Jaccuzitik atera eta gero
afaltzera joan ziren, eta denon artean hurrengo
egunean zoora joango zirela erabaki zuten.


Hurrengo eguna heldu zen eta denok
taxi batera sartu ziren zoora joateko asmoz .
Animali asko ikusi zituzten , eta baita argazkia atera ere.
Ixteko orduan Nereak, Amaia eta Iker ate berde handi bat
zabaldu zuten irteera zelakoan, baina hiru laberinto ikusi zituzten.  
Nerea laberinto gorritik joan zen, Amaia zuritik
eta Iker berdetik.Denok galdu ziren arren oso
abenturazaleak zirenez , ez zuten beldurrik izan.
Esperientzia berriak bizitzeko irrikitan zeuden.Ikerreri
lehoi baten kontra tokatu zitzaion borrokatzea ,
Amaiari suge baten kontra eta Nereari krokodilo baten kontra.


Denok borrokan ari ziren , bainaoso zaila zen animalia
haiek gainditzea . Ikerrek animalia hiltzea lortu zuenean,
ate berdea zabaldu eta herrialdera atera zen. Amaiak ere,
animalia hil zueneta ate zuritik atera zenean ikerrekin

topo egin zuen.Nereak denbora gehiago behar izan

zuen krokodiloa hiltzeko , baina lortu zuenean,
bere lagunekin elkartu zen .

Azkenean hotelera hurbildu , ekipajea hartu
eta hegazkinera abiatu ziren.Haiek ondo bizi ziren ,
gu ere ondo bizi gaitezen.