2019/03/12

Autobiografia


Nire lehen eguna eskiatzen

Eskiatzen joan nintzen lehen egunean eguraldi  ona egiten zuen. Eguzki izpiak leihotik sartu zirenean esnatu ninduten, azkar gosaldu nuen eta nire eskiko jantzia ipini nuen. Kotxez joan nintzen parking batera., telesilla batean igo nintzen eta mendi altu batera joan nintzen. Gero, telesillatik bajatu nintzen, eskiak jarri nituen eta nire aita eta arrebarekin joan nintzen pista batera.

Pista hori oso handia zen niretzat. Pertsona asko zeuden gu eskiatzen geunden  lekuan, baina ni nire aitaren ondotik joan nintzen. Hasieran, jausi gabe ibiltzea lortu nuen, baina bost jaitsieren ostean ,”ZASSS” jausi egin nintzen eta negarrez hasi nintzen. Orduan, nire amarekin gelditu nintzen aita ikusten. Bat-batean, aita jausi zen eta nik “JA JA JA” barre egin nuen. Hori ikusita, berriro animatu nintzen eta eskiatzera bueltatu nintzen.

Lau ordu eta gero bokata bat jatera joan nintzen. Amaitu eta gero  eskiatzera bueltatu nintzen jaitsiera asko egiten genuen, eskiatzen ikasi nuen eta barre asko egiten nuen baina momentu onena nire aitak . “Ez naiz jausten ez naiz jausten” esan zuenean eta “PUMM” poste txiki baten kontra jo zuenean izan zen .
Barre asko egin genuen eta nire aitak moratoi bat egin zenez,  mina kendu arte gelditu ginen.


                                                                 

No hay comentarios:

Publicar un comentario