2019/03/12

Nire debuta

NIRE DEBUTA
Etxetik atera eta nire amaren okindegira joan nintzen.
Takoak jarri, eta frontoira joan nintzen .
Oso urduri nengoen nire lehenengo partidua jokatuko nuelako.
Frontoira ailegatu eta jesarrita geratu nintzen 20 minutuz.


Tarte hori pasatu zenean , altxatu eta
beroketa egitera joan nintzen.
Denbora pasatu ahala tripako mina ari zitzaidan.
Nire bikotea heldu zenean, biak beroketak egitera jarri gintuzten.
Bi partidu geratzen ziren gure txanda izateko.
Lehenengo partidua bukatu eta bigarrena hasi.
Gero eta gutxiago geratzen zen guk jolasteko.


Gure txanda heldu zen gerrikoa jarri eta
zelaira atera ginen. Arbitroak txanpona bota eta urdina atera zen.
Guri ateratzea tokatzen zitzaigun. Pilotak hartu nituen eta
frogak egitera hasi ginen. Geure pilota aukeratu genuen eta
partidua hasi zen.


Partidua bukatu eta irabazi genuen 18-5 .
Oso partidu erraza izan zen.
Oso alai nengoen nire lehenengo partidua irabazi nuelako
Jendeak, ondo jokatu nuela esan zidan .

Baina nire aititek txarto jokatu nuela esan zidan
 eta hori esan eta gero txarto sentitu nintzen eta oso
triste joan nintzen etxera.Egun hori betirako gogoratuko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario