2019/03/10

IPUINA

SENTIMENDUAK


Ipuin hau hastera doa, ahaztu beste guztia eta sartu
fantasiaren munduan.


Antzinan, Estatu Batuetan, hiru txerri bizi ziren, bakoitza bere etxean.
Txerriak, oso ausartak eta barregarriak ziren, lodiak ere, baina oso arinak.
Bi lagun zituzten, untxia eta txakurra. Untxia, oso animalia ausarta eta
gezur asko esaten zituen, baita oso barregarria ere. Txakurra, untxiaren
lagunik onena zen. Hau oso beldurgarria zen.


Egun euritsu batean, hiru txerriak kontzertu batera joan ziren. Bertan,
txakurra eta untxia agertu ziren. Aurreko egunean, untxia, txerriekin
haserretu zen, txerri batek, txokolate beroa bota ziolako buru gainetik.
Kontzertua amaitu ondoren, txakurrak hau esan zien txerriei:
      -Ni ez nago zuekin haserre, badakit nahi gabe izan zela - esan
zion txakurrak triste, bere lagunik onena, bere beste lagunekin
haserre zegoelako.  
      -Lasai, ulertzen diogu, txokolatea, oso bero zegoen - erantzun
zion txerriak


Hurrengo egunean, txerriak etxean zeuden, bat-batean, untxia agertu zen.
Ba al dakizue zer zeukan eskuen artean? Eskopeta bat! Hiru txerriak
hil nahi zituen. Bat-batean, ehiztari batek, bere etxetik, soinu bat
entzun zuen...pum! Ehiztaria, lasterka batean, hiru txerrien etxera
joan zen. Untxia, ehiztaria ikusi zuenean, txerrien etxetik joan zen,
lasterka batean. Untxiak, ez zuen inork hil, leihoaren kristala apurtu
zuen, ezer ez.


Hurrengo egun eguzkitsuan, untxia barkamena eskatu zien hiru txerriei.
Animaliak, untxia barkatu zuen. Azkenean, lau animaliak, lagunik
onenak egin ziren eta guztiak batera, hiru txerrien etxera joan ziren bizitzera.

Eta hori ala bazan, sar dadila kalabazan eta atera
dadila… Usansoloko plazan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario