2019/03/13

Autobiografia

Gauez , gertatutako istripua
Nire bizitzaz kontatuko dudan gertaera hau uste dut ,erratuta ez banago, hiru urte nituenean gertatu
zitzaidala , beraz ,ez naiz guztiaz zehazki gogoratzen .  Iluntze bat zen , udazkeneko iluntze bat , eta
nire familiarekin nire gustuko jatetxe batean , beti eskatzen dudan plater konbinatua jan nuen , plater
hori jaten dudanean oso pozik jartzen naiz  , eta gaueko hamabietan bueltatu nintzen etxera, gutxi gora -
behera .
Ni pozez beterik nengoen ,asteburua zen ,   ez nuen eskolara joan behar eta nire jolasetan pentsatzen
nengoen egun hartan baina puntu bat nuen nire kontra,   benetan traketsa nintzela ..
Afaldu ondoren , nire platera bukatu nuenean etxera bueltatzeko irrikitan nengoen eta etxeko txikiena
nintzenez , ez nuen arazorik izaten nire helburuak lortzeko . Autoan nentorrenean  , gogoan dut Ken
Zazpi taldeko abestiak kantatzen hasi nintzela ,  aspaldi hartan nire talderik gustukoena zelako.  
Etxera heltzean , hain nengoen pozik , urduri eta nire gauzak egiteko irrikitan,  Etxeko sarreran , zoro
bat bezala bueltak ematen hasi nintzen, korrikan eta bat-batean , plausta !!! , lurrera erori eta kristoen
kolpea jo nuen armarriarekin , begi ondoan. Haiek ziren nire negarrak , odol jario handia nuen,
lur guztia
odolez zizprindunta  zegoen eta ni hantxe nengoen, beldurrez ,ezin altxatuz .
Nire gurasoak agertu ziren , beraiei ere kristoen aurpegi larria jarri zitzaien ,  ni lurretik altxatu ,
begi ondoko odola garbitu eta buruan trapu bat jarririk, ospitalera eraman ninduten,   nire ahizpa
ere ondoan nuelarik .
Ospiatelean oso ondo zaindu ninduten ,  lehenengo erizainak begiratu ninduen eta zauri sakon bat
nuela ikusi zuten begi gainean .Orduan zauria garbitu eta puntuak eman behar zizkidatela esan
ondoren , itxarongelan egon nintzen denbora luze batez  eta han lagun bat egin nuen.
Gogoan dut itxarongela umez  beteta zegoela eta nire laguna eta ni patatak jan eta telebista ikusten
jarri ginen biok lasai . Ia ahaztuta nuen zer egiten nuen han, oso gustura bait nengoen lagunarekin
baina bat-batean nire izena entzun  eta han medikua nuelakonturatu nintzen , ondoko gelan , nire
zain .
Barruan gertatu zena niretzat gordeko dut , baina uste dut oso ausardia handiz portatu nintzela ,   begi
ondoan puntuak ematea oso gustukoa ez baita.Gurasoek kontatu zidatenez ,medikuak emandako
gomendioak buruz ikasi nituen eta pausoz pauso betetzen  nituen egunero .
Handik hiru  egunera , eskolara joan nintzen eta nahiz eta  eguraldi ona ez egin, nik beti eguzkitarako
betaurrekoak eramaten nituen , medikuak agindu bezala .
Gaur egun ere ondo begiratzen banauzu ,eskumako  begiko bekainean ilea falta dudala ikusiko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario