2019/03/12

AUTOBIOGRAFIA

Txokolatezko umea


Gabon zaharra zen, gaua familia etortzeko zegoen eta nire gurasoak mahaia ipintzen
ari ziren. Nik bi urte nituen eta nire nebak bost, panpinekin jolasten ari ginen eta bat-
batean, txirrina jo zuten. Familia zen, lehengusu-lehengusina, osaba-izebak eta aitite-
amamak.


Afaltzen ari ginen, lehenik arrain zopa edo gazpatxoa, bigarrenez, haragia edo
txipiroiak eta azkenik txokolatea edo mahatsak.


Nik txokolatea eskatu nuen, nire janaririk gustukoena zelako. Oso traketsa nintzenez
txokolatea burutik bota nuen eta txokolatezko ume baten antza nuen. Edaria oso
bero zegoenez fregaderara sartu ninduten.



Erredura batzuk nituen sorbaldan, baina ni, barrezka eta barrezka nengoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario