2019/03/12

MANDOAREKIN GERTATUTAKO ARAZO LARRIA

Aita, ama eta hirurok  lasai-lasai egon ginen etxean telebista ikusten.
Pocoyo, ikusten egon nintzen (2 urte nituelako).
Momentu horretan alaitasuna sentitzen nuen asko gustatzen zitzaidalako
telebista ikustea. Baina momentu horretan, nire alaitasuna tristura eta
haserrea bihurtu ziren, joan behar nintzelako.
Denbora bat pasata,kotxea hartu eta Asturiaserantz abiatu ginen.


Kotxean nengoen, oso aspertuta, ez nekien ezta geldi egoten.
Orduan, nire amari esan nion aspertuta nengoela.
Ez zidan ezer erantzun, baina gezurretako mando bat eman zidan.
Ez zen entretenitzeko gauza onena, baina gutxienez, jostailu bat zen.
Bost minutu pasa ziren, eta aspertuta nengoen.
Ez nekien zer egin, eta orduan gertatu zen.


Mandoak botoiak zeuzkan. Ez dakit nola, botoi bat kendu eta ahoan sartu nuen.
Handik segundu gutxira, zarata arraro bat egin nuen, kgh!
Nire amak entzun eta ea ondo negoen galdetu zidan.
Nik ezin nion erantzun, ia irentsi nuen! Amak ikusi zidan eta fast!
Bere eskua nire ahoan sartu zuen, botoia atara arte.
Ni momentu horretan oso beldurtuta nengoen, eta ez dut ulertzen nola txikitan
egiten nituen aztakeri horiek.
Jarraituz, jarraituz, jarraituz… azkenean botoia  atera egin zidan.


Esperientzia handia izan zen, bai.
Ama ni baino ikaratuago egon zen, baina gero dena lasaitu zen eta denok pozik
jarraitu ginen Asturiaserantz.
Nire aitari buruz  ez dut asko hitz egin, bolantean egon zelako.               


  

     









No hay comentarios:

Publicar un comentario