2019/03/11

AUTOBIOGRAFIA

INAUTERIA EURITSUA


 2016. urtea, inauteria eguna, Unkina eskolan, jan ondoren, arratsaldeko
hiruretan ospatu zen jaialdia, Usansoloko frontoi handian. Eskolako langileek
, irakasleek zein ikasleek dantza bat egiten zuten. Nire lehenengo aldia izan
zen jaialdian dantza egiten.
 
   Denak mozorro oso landuekin joan ziren, nire lagunak eta ni beltzez
jantzita, katiuskekin, euritako batekin, eta euri tanta batekin sabelean itsatsita.
Euritan dantzan Gatibu musika taldearen abestiarekin batera dantzatu genuen.
Lehenak izan ginen, eszenatoki erdian, prestatutako tokietan jarri ginen,
musika entzun eta dantzan hasi ginen.
Irune ,gorputz hezkuntzako  andereñoa, eserlekuetan zegoen gure
dantzaren pausu guztiak egiten, galtzen ginen momentuan berari begiratzeko.
Eskerrak eman behar dizkiot oraindik ere, lan itzela egin zuelako. Abestia
bukatzerakoan  gurasoak txaloka, txistuka, oihuka… hasi ziren.
  
   Nagusia sentitzen nintzen, ni nahiko lotsatia naiz, baina ez nintzen
horrela sentitzen, segurtasuna nuen nigan, kideek eta Irunek ematen zidaten
hura. Denak oso pozik geunden eta oraindik ere harro sentitzen gara gure
momentuagaitik.


   

   

No hay comentarios:

Publicar un comentario