2019/03/14

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN JAUNARTZEA!!
2016ko maiatzaren 6an izan zen nire lehen jaunartzea,
oso urduri egon nintzen, etxetik atera eta San Andres
elizara joan nintzen.

Han nengoenean familia guztiak elizaren barrura abiatu
ziren. Ni eta nire lagunak denok abesten eserita zeudenean
, barrura joan ginen. Elizaren barruan jaunartzea ospatu
genuen.

Elizatik atera eta Torreondo jatetxera bazkaltzera joan ginen .
Han oso ondo pasatu genuen.
Geroago nire familiakoek sorpresa bat egin zidaten,
Usansoloko txoko batera eramanninduten eta sartu
nintzenean konfetia bota zidaten,. Han  lagun asko
eta nire familiako koadrila egon ziren. Arratsalde osoa
pasatu genuen jolasten joko askotara.

Gaua iritsi zenean pena handia eman zidan, denok beraien
etxera joan behar zirelako. Ni nire etxera joan nintzen, jantzi
guztia kendu nuen eta ohera abiatu nintzen .Pozaren-pozez.
lo egin nuen nire egunik onena  pasatu nuelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario