2018/10/16




Surf-a normalean udan egiten da, beroagaz hondartzako uretara sartzeko gogoa ematen dizu eta. Baita olatu-igerilekutara ere!

Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzen bitartean egiten da. Surfa Hawaii uharteetan sortu zen, hortik Estatu Batuetara zabaldu zen eta Estatu Batuetatik mundu osora ere bai. Surfean oinarrituta, beste kirol batzuk sortu dira, adibidez, windsurfa eta arraun surfa.

Surf-a egiteko material nagusiak surf taula eta neopreno jantzia dira. Baina pertsona batzuek gauza gehiago eramaten dituzte, adibidez, betaurrekoak, … Surf taula gainean pertsona bat bakarrik igo ahal da.

Hiru motako ohol nagusi bereizten dira, longboard-ak: 3 metro edo gorako oholak, evolutive hasiberrientzako eginiko taulak dira eta azkenik short-ak. Beste gauza bat du taulak, ohola eta surflariaren hanka lotzen dituen soka, taulatik erortzean, ohola berriz ere hartu ahal izateko.
 
Hiru modalitate daude: Bodyboard, Kayak surf eta River surf-a. Bodyboard Taula baten gainean pertsona bat egon behar da eta olatuen gainean mantentzea lortu behar da. Kayak surf Itsasoan kayak-arekin eta arraunarekin “surfa” egitea. River surf Ibai batean surfa egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario