2018/10/16

Raftinga



Udan hondartzarekin  aspertuta gaudenean, Rafting deitutako
kirol jarduera hau egiteko aukera daukagu.Kirol jarduera hau  erreka
bat jaistean datza , zure kabuz, ala jarduera mota hauek antolatzen
dituen konpainia batekin,biekin oso dibertigarria delako!!


Rafting-a egiteko material hauek behar  dira : Arraunak, neoprenoa,
kaskoa, uretako txalekoa , zapata zarratuak ,erreka hotza bada jertse bat
,eta noski ontzi bat .Ontziaren tamainaren arabera 4  edo sei pertsonak jaitsi
ahal dute erreka, ontzi berdinean. Material guzti hau , horretara dedikatzen
den konpainia batekin egiten bazaude beraiek emango dizute,  baina zure
kabuz eginez
gero , zu arduratu beharko zara materialaz. Monitoreek
ere material guzti horrez gain erreskateko soka,botikina
,airezko bonbona (botila) eta
elikagaiak eraman beharko dituzte.
Rafting-a egiten diren errekak
turbulentzia handikoak
izaten dira,erreka arinak ere deituak.
Ontziak kanoa edo kayak izan daitezke.
Erreken jaitsiera nolako zailtasuna duten arabera sailkatzen dira:
 modalitate hauek : klase 1,klase 2,
3 .klasea, 4garrena eta 5garrena ur arinen barruan  daude .
Rafting-a egiten edo egingo duten pertsona guztiak
kontzeptu hauek oso argi eduki behar dituzte: igeri egiten
jakitea, uretara jaustean nola mugitu behar den errekan ,
nola hartu behar den seguritateko posizioa (zuzen jarri eta
korrontea jarraitu)eta monitoreak esaten dituen aginduak
jarraitu:  aurrera , atzera , ezkerra eta eskuma.
Normalean jendeak raftinga egiten dituzten enpresak
kontratatzen dituzte,hauekin egiterakoan arriskua gutxitzen
delako.
Espainian Rafting -a egiteko badaude erreka famatu batzuk
batez ere Pirinioetan, esaterako, Gallego ,Esera eta Ara errekak.


Nik askotan egin dudan kirola da eta asko maite dut ,batzuetan
momentu zailak ere pasatzen dira baina pena merezi du .
Anima zaitezte benetan!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario