2018/10/16

ARRAUNKETA

ARRAUNKETA
Neguan triste egon bagara ere,  uda eta
beroa heldu dira, eta arraunketa egiteko garai aproposa izan daiteke.


Arraunketa,  itsas, ibai edo lakuetako uretan
ontzi gainean burutzen den kirola da. Arrauna hartu eta hasi arraun egiten.


Gaur egun,modalitate desberdinak daude. Lehengoa  
“aulki mugikorra” deitzen da, eta Bizkaiko golkoan gehien
erabiltzen dena da. Bigarrena, lakuetan edo itsasadarretan
egiten da eta “Tostako arraunketa” deitzen zaio.



Arraunketa kirolaren sari handienak bi dira:
Espainiako aulki mugikorra eta Euskadiko aulki mugikorra.


Euskadiko lasterketa ospetsuena Donostiako
“La Kontxa”  hondartzan egiten da.


Kirol honetan iharduteko trainera eta arraunak behar dira.


Hainbat estropada mota daude: batelak, trainerak eta traineruak.
Batelen lehiaketetan 1000m, 1500m edo 2000mko luzeerak
egiten dira. Traineretan, berriz 3500m eta traineruak itsas
milaka neurtzen dira; 5000 m. ingurutik gorakoak izaten dira.

Historian zehar,
hainbat mendeetan kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zen garai hartan ahal zenik
eta lasterren portura bueltatzea ahalik eta arrain gehien saltzeko. Hori dela eta, antzinako bizimodu hori abiadura kirolean bilakatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario