2018/10/16

AZALPEN-TESTUA

ONDO JATEAREN GARRANTZIA

Sarritan, ez dugu patxadaz jateko astirik hartzen, ustez garrantzitsuago den beste zereginen bat izaten baitugu ia beti. Telebista ikusi, lagunekin egon, Interneten sartu... edozein aitzakia da ona mahaitik arrapaladan alde egiteko ahoa janariz beteta. Baina, zer gertatzen da gure digestioarekin horrela jaten badugu?

Jaten dugunean hitz egiten badugu airea sartzen da eta epiglotisa airea pasatzeko zabalik dagoenez, janari zatiak, trakeatik joaten dira eta estulka hasten gara, elikagaiak atera arte.

Horrez gain, oso garrantzitsuak dira, listuaren eginkizunak elikagaiak listuarekin, nahasi behar direlako eta listuarekin, elikagaiak dastatzen ditugulako. Listuak, ahoan gelditzen diren azukredun substantziak urtu egiten ditu eta ez badugu hori egiten txantxarrak sortzen dira.

Jan ondoren, saltoka edo asko mugitzen bazara, urdailak diafragmari golpeak ematen dizkio eta horrela, zotina sortzen da. Horregatik hain garrantzitsua da jaten dugun bitartean telebista ez ikustea ezta hitz egitea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario