2018/12/04

Nork:ikdanelmorlesin@unkina.com


Nori:VladimirPutin@gmail.com


Gaia:Errusiako informazioa

Egun on,  Putin jaun agurgarria:


Danel dut izena, hamabi urte ditut eta Euskal Herritik bidaltzen dizut mezua,
Usansolotik hain zuzen ere.


Nire urtebetetze egunean, abuztuan, Errusiara joan nahi dut Hilabete osoa igarotzeko herrialdean.
Nire aitite-amamarekin eta gurasoekin igaroko dut hilabetea.


Errusia ikusteko gogoa dugu. Ni bizi izan nintzen lekua ezagutzeko asmoa dut,
eta baita inguruak ikusteko ere.


Webgunean sartu ginen eta jaialdi bat egongo zela ikusi genuen.
Ze ordutan hasten eta bukatzen den jakin nahiko genuke,
eta baita egun horretako programazioa ere.


Horrez gain, Errusiako leku interesgarriei buruzko informazioa ere bidaliko bazenigu,
asko eskertuko genizuke.




Zure erantzunaren zain geratuko gara.
Agur bat.
Laster arte,

Danel Morlesin

No hay comentarios:

Publicar un comentario