2018/12/04

ESKABIDEA

Nork: ikjosuestibez@unkina.com
Nori: NavidadesLogroño@gmail.com

Gaia: Logroñoko gabonetako informazioa eske.




Kaixo, Logroñoko Udaletxeko kultur arduraduna:


Josu Estibez naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizut,
Galdakao herritik, hain zuzen ere.


Datorren abenduaren amaieran, Logroñora joateko asmoz gaude nire
familia eta ni, aitona eta amonarekin Gabonak hantxe igarotzeko.
Gabonetako apaingarriak ikusteaz gain, plaza handiko belen zoragarria
ere ikusi nahi genuke. Hori dela-eta, zure webgunean arakatzen egon gara
eta abenduaren 24-ko gabean, festa bat antolatuko duzuela irakurri dugu.
Bada, horri buruzko informazioa aurkitzeko idazten dizut, hain zuzen ere.


Kontua da, zuen webgunean ez dugula festaren informazio asko aurkitu eta
zalantza asko sortu zaizkigu: zein ordutan hasi eta amaitzen den festa, ea
jateko zerbait egongo ote den, ludotekaren bat egongo den...Horregatik,
ahal izanez gero, informazio gehiago bidali ahal diguzue?


Ni, gauza batek asko kezkatzen nau: jakin nahi nuke, ea nire anai txikiarentzat
jardueraren bat egongo ote den. Ondo egongo litzateke, horrela bere adineko
umeekin jolas dezake.


Oraingoz ez daukat beste gauzarik esateko, zure erantzunaren zain egongo naiz.


Besarkada handi bat Euskal Herritik.


Laster arte,


Josu Estivez




No hay comentarios:

Publicar un comentario