2019/03/18

INESA GAXEN



Inesa Gaxen 1566-an jaio zen Nafarroa Beherako Bastida herrian
eta txikitan han bizi izan zen, gero nagusitan  Hendaian, bizi izan zen. 18
urterekin, sorgina zelakoan atxilo hartu zuten Pierre de Lancre
magistratuaren aginduz. Tortura asko jasan zituen eta bizitza osoan egun haietako
arraztroak izan zituen.


Bordeleko Parlamentuan epaitu eta Daquesen preso sartu zuten. Haren aurka
probarik ez zutenez,libre utzi zuten. Irunen 20 urtez bizi zen. Ondoren,
Hondarribira bizitzera joan zen eta Pedro de Sanzekin ezkondu eta alaba bat
izan zuten. Zazpi urtez bizi izan zen Hondarribian, baina zurrumurruek ez
zioten bakean uzten, sorgintzat hartu ziotan eta salatu egin zuten berriz ere.


Jaizkibel mendian akelarreak antolatzen zituela esan zuten, eta arrantza
uxatzea eta Pasaiako portuko hainbat itsasontzi hondoratu izana ere leporatu
zioten 1611-ko maiatzaren 6-an. Hondarribiko epaileek Logroñoko Inkisizio
Auzitegiaren eskuetan utzi zuten auzia eta kargurik gabe libre utzi zituzten
salaturiko emakume guztiak, baita Inesa Gaxen bera ere.


Hondarribiko herriak ez zuen, epaia onartu. Gaxen beste sei emakumerekin
batera ere epaitu zuten, eta guztiak herritik bota zituzten. Gaxenen arrastoa
1611ko urrian galdu zen, baina, bere hizkuntza eta ohiturak tinko
defendatu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario