2019/03/18

Coco Chanel




1883 urteko abuztuaren 19an jaio zen Gabrielle Chanel , pobrezia gorrian  Saumur Frantziako
herrian . Karitateko etxe batean jaio zen eta bertako monja batek Gabrielle izena jarri zion
hebreotarren hizkuntzan indarra eta boterea esanahia duelarik .
Bere gurasoen istorioa oso gogorra  izan zen aitak ama jo egiten zuen eta 33 urtekin hilda aurkitu zuten
ama , eta aitak neba - arreba guztiak karitate etxe hortan abandonatuak utzi zituen ,  ez zuen gehiago
bizitza osoan zehar aita ikusi. karitate etxean Gabriellek josten eta eskuz bordatzen ikasi zuen , 21
urteekin jostun bezala lanean hasi zen eta txapelak egiten ikasi zuen .
Bere bizitzan zehar hainbat alditan esaten zuen oso haurtzaro gogorra izan zuela, eta baten baino
gehiagotan bere bizitzarekin bukatzea pentsatu zuela .
Parisera joan zen lehen aldian , hiri honetaz maiteminduta gelditu zen eta bere barnean diseinatzeko
zuen trebetasuna garatzeko gogoa sartu zitzaion , bere lagunentzat txapelak egiten  hasi zen .
Garai hartan ezagutu zuen Arthur Capel izeneko gizon bat eta berataz maitemindu egin zen  ,
gizon hau negozio gizon bat zen eta bere laguntzaz 1910 garren urtean bere lehen denda zabaldu
zuen Mansion Chanel deiturikoa.
1913 garren urtean denda honekin izan zuen arrakastaren ondoren  Deauville balnearioan moda etxe
bat zabaldu zuen eta diseinu berri asko atera zituen garairako . 1915 garren urtean Biarritzen zabaldu
zuen beste denda bat eta emakumeentzat tela berriak eta jertsea sartu zituen , baita prakak ere.
Arthur Capel hil ondoren 1919garren urtean hainbat aldiz maitemindu egin zen eta garai horretan
lagun ospetsu asko egin zituen beraien artean Picasso .
1921 garren urtean Coco Chanel 5 gaur egun ere oso famatua den perfumea atera zuen eta
zeinbat hiritan zehar denda gehiago zabaldu zituen .
Nahiz eta oso aberatsa izan lanean jarraitu zuen eta 1971ko Urtarrilaren 1ean Ritz hoteleko logela
batean hil egin zen  , eta moda mundurako ondare haundia utzi zuelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario