2019/02/28

LURPEKO  ESKOLA
Ipuin hau hastera doa, ahaztu beste guztia eta sartu fantasiaren munduan.

Duela 1000 urte gutxi gorabehera ez zegoen lekurik lur gainean, dena eraikuntzaz beterik zegoen. Eskola bat zegoen baina ez zen oso ondo ikusten, gainera hara joatea oso zaila zen… ESKOLA LURPEAN ZEGOEN !!!
                                  
Hasieran bakarrik bi ume joaten ziren eskola horretara: Ane eta Manex.Lur gainean beste eskola bat zegoen eta. Baina beste etxe bat egin zutenean eskola bota zuten. Orduan ume guztiak lupeko eskolara joan behar ziren. Irakasle bakarra zegoen, Amaia zuen izena eta oso lanpetuta zegoen beti, ume guztiak zaindu behar zituen eta.

Ume bakoitzak zulo bat egin behar zuen egunero eskolara joateko. Lurra egunero zulo gehiago zituen eta bat-bateanegun batean...PUM!!! Planetaren erdian zulo handi bat egin zen eta eskola espaziora jausi zen.

Ikasle guztiak eta irakasleak harrituta gelditu ziren espaziora begiratzen. Handik gutxira espaziontzi bat agertu zen eskola aurrean, eta bat-batean bi astronauta sartu ziren eskola barrura.

Handik gutxira ikasle batek leihoa zabaldu zuen eta... OXIGENO GABE GELDITU ZIREN!!! Astronautek leihoa itxi zuten eta eskolan zeuden pertsonei astronauta jantzi bana banatu zieten.

Anek eta Manexek astronauta jantzia zutenez, kanpora atera ziren. Eskolara bueltatzeko momentuan ez zekiten non zeuden. Bat-batean planeta bat aurkitu zuten eta hara joan ziren. Hor bi neska zeuden: Kattalin eta Amaia.Barazki bereziak saltzen ari ziren. Anek eta Manexek batzuk erosi zituzten eskolarantzako bidaiarako, oso luzea izango zelako.

Egun batzuk pasatuta ez zuten eskolarantzako bidea aurkitu. Astronautek bi umeak ez ikustean, haienbila joan ziren. Bi egun pasatu ondoren Ane eta Manex aurkitu zituzten eta Lurrera bueltatu zirenikasle eta irakaslearekin batera.

Ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Usansoloko plazan !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario