2019/02/26

Auto Biografia

NIRE LEHENDABIZKO SASKIRATZEA


Zortzi urte nituela, nik lehen partidua jokatu nuen Zornotza Karmengo ama ikastolan, lekaimeak
bizitzen ziren tokian. Hamarrak eta laurdenak ziren eta  kantxara ateratzeko nire txanda zen. Ni, egia
esanda, oso txarra nintzen baina Mikel Suarezek bere lehendabiziko saskiratzea lortu behar zuen.
Kantxan nengoela, gorputz osoa dardarka nuen urduritasunagaitik. Han Ainarak baloia pasa eta ez
nekien nola jokatu, nire buruari esaten nion: ezkerrerantz ala eskumarantz.
Azkenean ezkerrerantz hartu nuen bidea eta saskira bota baina, zoritxarrez, ez zen sartu.
Ondoren Joanek berriro pasa eta hirukotik bota nuen. Ziur nengoen ez nuela sartuko. Begiak itxi
nituen eta baloia eskuen artean izanda gorantz jaurti nuen.
Bat batean mundu guztia txaloka hasi zen, begiak zabaldu eta… HIRUKOA!!! Nire lehen saskiratzea
sartu nuen, zelako poza nuen, baina lotsa pixka bat ere.

Partaidua amaitu ondoren zoriondu ninduten gehienek. Pozez zoratuta  nengoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario