2019/02/24

BARAZKI BIDAIATUAK

Barazki Bidaiatuak
Iratxo, ipotx eta sorgin… ireki kutxa ipuina ager
dadin.


   Uda eguzkitsu bateko hasieran, Kattalin ,13 urteko eta imajinazio handiko
neska bat, bere herriko azoka jendetsuan zebilen, familiaren baratzeko
barazkiak saltzen. Amaia, 17 urteko Kattalinen lagun mina, ondoan zegoen,
dirua irabazten saiatzen.


   Asteak berdin jarraitu zuen, ez zeuden diru gehiegi irabazten baina, denak
oso pozik zeuden. Bapatean, gau hotz batean, ekaitza hasi zen. Hurrengo
goizean herrian urgaineztatuta eta azokako etxetxoak apurtuta zeuden,
Kattalinen familiarena ere.


   Ez zuten dirurik ezta janaririk ere, barazkien hazi batzuk baino ez ez
zituzten, hau da, ezerezean zeuden. Amaia eta Kattalin ureztatutako herritik
ihes egin eta aberastasunaren bila abiatu ziren. Mendian gora eta mendian
bera egon ziren, jendea eta etxeen bila. Hirietan ere, lan baten esperoan,
dendetan sartzen ziren laguntza emateko gogoz eta bizimodu on bat lortzeko
asmoarekin.


   Bidaia jarraitu zuten haziekin batera eta hiru aste ondoren, oraindik ez
zuten aurkitu dirua irabazteko modurik. Basoan, zuhaitzen artean erreka bat
aurkitu zuten eta uraren bidea jarraituz, hondartza zoragarri batera heldu
ziren. Ura garbi-garbia zegoen, hondarra berdin eta zuhaitzez inguratuta.
Hilabeteak igaro zituzten han, fruituak eta itsasoko arrainak jaten. Hau
poztasuna  Kattalin eta Amaiarena!


   Itsasoa plastikoz eta zikinkeriaz hondatzen hazi zen, hondartza eder bat
izan beharrean, zaborrez sortutako mendi bat bihurtu zen. Momentu horretan
neskak, ez zituzten arrainak lortzen eta itsasoaren osasunagaitik. Gero eta
zabor gehiago heltzen zen Kattalin eta Amaiaren bizileku berrira eta egoeraz
hain nekatuta zeudenez , handik ere ihes egiteko erabakia hartu zuten.


   Berriz ere bueltatzea oso nekagarria zenez, bere etorkizunari buruz
pentsatzen aritu ziren, Kattalinek oihu egin, zaborra batzen hasi eta kohete
bat egiten ari zela konturatu zen Amaia. Kohetea hegan egitea lortzeko
mikroplastikoak xurgatuko zituen eta lurra garbitzeko edo kutsadura
kentzeko era bat ere izango zen.

   Kohetean montatu eta goraka hasi ziren egiten, zeruan zeuden, txoriak
moduan sentitzen ziren. Jarraian, ilargi ondotik hegan egin zuten.Beraien
geltokitik gertu zeuden, planeta koloretsu eta txiki batean gelditu ziren.


   Barazkien haziak hasteko leku zoragarri bat zen espazioa, barazki berezi
eta gozoak agertu ziren,  patata moreak, letxuga urdina, azukredun zaporea
zuten limoiak...…
Uda hasieran egiten zutena egiten hazi ziren, barazkiak saltzen! Lehenengo
bezeroak Ane eta Manex izan ziren, ikasle berezi batzuk, eta astronautentzat
ere oso erabilgarria  izan zen beraien denda.
AMAIA ETA KATTALIN OSO ZORIONTSU BIZI DIRA ORAIN.  


Hori hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila
Usansoloko plazan.
AMAIERA




 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario