2019/02/19

Ipuina

Tarzan Nagusia
Orain dela bost urte , Tarzan , hamar urteko mutila,  ohianera joandako txango batean , ekaitz baten
ondorioz bere gurasoengandik urrundu zen .Bera oso ausarta zen baina bapatean beldur haundia sartu
zitzaion, bakarrik zegoela konturatu zen .  Ekaitzaren ostean , ez zituen bere gurasoak inondik - inora
aurkitzen eta denbora pasa eta gero elefante txiki bat eta bere ama hurbildu zitzaizkion .
Elefante nagusia eta taldeko beste kide batzuk  janariaren bila joan ziren eta bueltatu zirenean
, Tarzan taldean ikusi zutenean , taldetik kanporatzeko agindu zioten emeari . Elefante txikiak
Banbi zuen izena eta taldeko nagusiari , bere aita zena, ezin zion  kontrakoa hartu eta bere
amarekin batera Tarzanengandik aldendu ziren pena handiz . Gaua heldu zenean Tarzan
bakarrik zegoen eta bere gurasoetaz gogoratzen, negarrez eman zuen gau osoa .
Egun asko pasa zituen Tarzanek bakarrik beldurrarekin , laguntza bilatuz , janariaren bila , negarrez ,
bere gurasoak aurkitzen , animali basatiengandik aldentzen … hau da ,ohianeko arriskuetatik aldentzen.
Bitartean nahiz eta elefanteak ez konturatu Tarzan ez zen beraien ingurutik aldentzen .
Elefanteen nagusia , hau da ,Banbiren aita ,eta beste kide batzuk janaria bilatzera abiatu ziren
, zeuden lekuan egiten ari zen  bero handien ondorioz, janaria eta ura oso eskasak baitziren .
Normalean baino gehiago tardatu zuten , orduan Banbik eta bere amak Tarzaneri janaria
eramaten zioten  . Momentu hauek aprobetxatzen zituen Tarzanek taldearekin egoteko,Banbi
eta bere lagunekin jolasteko ,eta kumearen amarengandik maitasun handia jasotzen zuen.Nagusia
agertzen zenean , mutikoak taldetik joan beharra izaten zuen.
Egun argitsu batean Tarzan oso berandu esnatu zen eta oihaneko animalia guztiak esnatuta
zeuden  , jadanik .
Orduan Tarzan esnatu eta Banbi arriskuan ikusi zuen , puma batekin borrokan .
Tarzanek  ez zuen birritan pentsatu, eta bere burua arriskuan jarri zuen Banbi laguntzeko,
Piztiaren aurrean jarri eta bere atzetik joateko, okel zati bat bota zion . Elefante nagusiak
Tarzanen ausardia ikusirik, pumari ostikada bat eman zion eta hau airean hegaka joan zen .    
Handik aurrera Tarzan elefanteen taldeko beste kide bat bihurtu zen , eta nagusiagoa egiten
zihoan einean taldeko nagusi bihurtu zen .

Ala bazan edo ez bazan , Tarzan , elefanteen nagusia bihurtu zan .

No hay comentarios:

Publicar un comentario