IPUINA IDAZTEKO TXANTILOIA
IZENBURUA
|
FAMILIAREN GERTAKIZUNA
|
H
A
S
I
E
R
A
|
Eguzkia irten eta...ipuina hasi zen.
Peio, mutil azkarra eta dotorea da. Bere arrebak, Oihane izena dauka eta bere gurasoak bezain alaia da. Hala ere, oso azkar haserretzen da.
Gabon zaharra da, eta familia osoak bidai bat egitea erabaki du. Ideia Peiori bururatu zaio, baina Oihane izan da Los Angelesera joateko proposamena egin duena; Chinatownera konkretuki. Beste guztiak ados daudenez, maletak eta dena prestatzen hasi, eta aeroportura joan dira.
Aeroportuan hegazkina hartu eta bidaia hasi da. Bidaian zehar, paisaia eder bat ikusi dute, eta azkenean, horrela entretenidu eta ailegatu dira.
|
G
E
R
T
A
E
R
A
K
|
Los Angelesen daude, eta hotel batera joan dira. Denak hasi dira Chinatownen ondoan dagoen hotel bat aurkitzen, eta zorionez, sorte ona izan dute. Orduan kotxea hartu eta hotelera joan dira.
Denbora bat pasata, hotela aurkitu eta sartu-irten azkar bat egin dute, gauzak uzteko eta hotela eta beraien logelak ikusteko ere.
Gero, kalera joan dira: Chinatownera.
Zorionez, aurkitu dute. Oso ondo pasatu dute, baina bueltan, hotelean sartu eta… maletak ez daude!
Lapurtu dizkiote! Jarraian, auzotik bilatzen hasi dira. Zorte txarrez, ez dute ezer aurkitu eta hori dala eta, poliziari deitzea erabaki dute.
Poliziak, hasiera batean, beraiek egindako pausu guztiak errepikatu ditu, baina ez du ezer aurkitu. Hala ere, lanari ekin diote, eta azkenean lapurra beste hotel batean lapurretan zebilela harrapatu dute.
|
A
M
A
I
E
R
A
|
Azkenean, maletak eman eta lapurrak kartzelara joan dira. Familia oso pozik dago, eta Los Angelesen disfrutatzen jarraitzeko asmoa dute. Gaur gabon zaharra da, eta gau ikaragarri bat pasatuko dutela espero dute.
Errege batek hiru alaba zituen; janzten zituen gorriz, janzten zituen zuriz, janzten zituen horiz. Nahi duzu kontatzea berriz?
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario