2019/03/11

AUTOBIOGRAFIA

INAUTERIA EURITSUA


 2016. urtea, inauteria eguna, Unkina eskolan, jan ondoren, arratsaldeko
hiruretan ospatu zen jaialdia, Usansoloko frontoi handian. Eskolako langileek
, irakasleek zein ikasleek dantza bat egiten zuten. Nire lehenengo aldia izan
zen jaialdian dantza egiten.
 
   Denak mozorro oso landuekin joan ziren, nire lagunak eta ni beltzez
jantzita, katiuskekin, euritako batekin, eta euri tanta batekin sabelean itsatsita.
Euritan dantzan Gatibu musika taldearen abestiarekin batera dantzatu genuen.
Lehenak izan ginen, eszenatoki erdian, prestatutako tokietan jarri ginen,
musika entzun eta dantzan hasi ginen.
Irune ,gorputz hezkuntzako  andereñoa, eserlekuetan zegoen gure
dantzaren pausu guztiak egiten, galtzen ginen momentuan berari begiratzeko.
Eskerrak eman behar dizkiot oraindik ere, lan itzela egin zuelako. Abestia
bukatzerakoan  gurasoak txaloka, txistuka, oihuka… hasi ziren.
  
   Nagusia sentitzen nintzen, ni nahiko lotsatia naiz, baina ez nintzen
horrela sentitzen, segurtasuna nuen nigan, kideek eta Irunek ematen zidaten
hura. Denak oso pozik geunden eta oraindik ere harro sentitzen gara gure
momentuagaitik.


   

   

2019/03/10

Nire patidua osasunaren kontra

Nire partidua Osasunaren kontra


Egun ederra zen eta ni nire anaiarekin jolasten nengoen,  orduan nire ama etorri zen
torneo bat neukala esanez. Oso pozik nengoen niretzako torneoak oso dibertigarriak
zirelako eta beti nahi nuelako nire familiari nire hobekuntza demostratzea.


Hurrengo egunean torneoa hasten zen eta ni oso kontzentratuta nengoen, Galdakaoko
futbol taldeko jantzia jarri nintzen eta Portugaletera joan ginen.Hor nire lagun guztiekin
batu nintzen eta barregura asko egon ziren.


Torneoa hasten zen Valvaneraren kontra.Riojako oberenak zirela dena ondo hasi zen,
irabazten ,baina azken minututan bi gol jaso genituen eta tristurarekin aldageletara joan
ginen.Hurrengo partidua Portugaleten kontra zen. Oso pozik geunden Osasuna  taldeak
galdu zuelako. Orduan ,irabaziko ba genu Osasunaren kontra jolastuko genuke dena.


“PIII”, partidua hasi zen eta dena zegoen ondo, baina Danelek pilota hartu zuen  eta
urduritasun barik ,“PUM”bota zuen eta “Golllaaa” ,Dena zen barregura eta poztasuna  
eta Osasunaren kontra jolastuko genuen dena. Oso urduri nengoen, Osasuna talde
pontentea zelako eta irabaziko bagenu, beraiek kalera joango zirelako


Galdakao, Osasunaren kontra. Denak oso urduri eta pentsamendu batekin : “disfrutatzea
eta denekin joatea!. Partidua hasi zen intentsitate askorekin, dena oso ondo hasi zen
aukeraas korekin baina errebote batean ,“ZAS”! gola sartu zuten eta tristura handia
sortu zen gugan.kenenean 7-0 galdu genuen.

Tristura  handiarekin joan nintzen baina nire taldeko etxean lo egiten geratu nintzen eta
oso ondo pasatu nuen.

IPUINA

SENTIMENDUAK


Ipuin hau hastera doa, ahaztu beste guztia eta sartu
fantasiaren munduan.


Antzinan, Estatu Batuetan, hiru txerri bizi ziren, bakoitza bere etxean.
Txerriak, oso ausartak eta barregarriak ziren, lodiak ere, baina oso arinak.
Bi lagun zituzten, untxia eta txakurra. Untxia, oso animalia ausarta eta
gezur asko esaten zituen, baita oso barregarria ere. Txakurra, untxiaren
lagunik onena zen. Hau oso beldurgarria zen.


Egun euritsu batean, hiru txerriak kontzertu batera joan ziren. Bertan,
txakurra eta untxia agertu ziren. Aurreko egunean, untxia, txerriekin
haserretu zen, txerri batek, txokolate beroa bota ziolako buru gainetik.
Kontzertua amaitu ondoren, txakurrak hau esan zien txerriei:
      -Ni ez nago zuekin haserre, badakit nahi gabe izan zela - esan
zion txakurrak triste, bere lagunik onena, bere beste lagunekin
haserre zegoelako.  
      -Lasai, ulertzen diogu, txokolatea, oso bero zegoen - erantzun
zion txerriak


Hurrengo egunean, txerriak etxean zeuden, bat-batean, untxia agertu zen.
Ba al dakizue zer zeukan eskuen artean? Eskopeta bat! Hiru txerriak
hil nahi zituen. Bat-batean, ehiztari batek, bere etxetik, soinu bat
entzun zuen...pum! Ehiztaria, lasterka batean, hiru txerrien etxera
joan zen. Untxia, ehiztaria ikusi zuenean, txerrien etxetik joan zen,
lasterka batean. Untxiak, ez zuen inork hil, leihoaren kristala apurtu
zuen, ezer ez.


Hurrengo egun eguzkitsuan, untxia barkamena eskatu zien hiru txerriei.
Animaliak, untxia barkatu zuen. Azkenean, lau animaliak, lagunik
onenak egin ziren eta guztiak batera, hiru txerrien etxera joan ziren bizitzera.

Eta hori ala bazan, sar dadila kalabazan eta atera
dadila… Usansoloko plazan!

2019/03/07

AUTOBIOGRAFIA

NIRE AMETSA


2017ko uda zen. Egun batean, ideia bat bururatu zitzaidan, pianoa
jotzearen gogoak sartu zitzaizkidan. Nire izekok, pianoa jotzen
zuen eta nik ere , pianoa jo nahi nuen.


Egun horretan, nire izekoren etxera joan nintzen oinez. Urduri
nengoen, baina aldi berean, alai. Hauxe galdetu nion
“pianoa jotzen erakutsi ahal didazu?”

Une hartan, nire izekok baietz esan zidan. Orduan, goiko
pisura joan ginen, han pianoa zegoen. Pianoa ikusi nuenean,
oso pozik nengoen, gogo handiak nituen instrumentu hori jotzeko.


Aste bat pasatu ondoren, nire izekoren etxera zuzendu nintzen.
Nire izekok nola jotzen zen pianoa azaldu zidan, zeintzuk diren
notak eta non kokatzen den nota bakoitza. Nik, egia esanda, ez
nuen ezer ulertzen,  txinoz hitz egiten zegoela iruditzen zitzaidan.
Hurrengo hilabetean, nire izeba-osabek, etxe bat zuten
Kantabrian erosita. Han piano bat zuten eta nire etxera
eraman zuten.

Orain, oso ondo jotzen dut pianoa. Instrumentu hori jotzeak,
lasaitzen nau eta oso alai sentitzen naiz.

AUTOBIOGRAFIA

NIRE LEHEN PATINAJE
LEHIAKETA
Nire anaiarekin jolasten nenbilenean hasi zen dena.
Nire ama etorri zen patinaje
lehiaketa bat izango nuela esanez. Berriak sorpresaz
harrapatu ninduen eta oso pozik
nengoen. Nire amama eta aitite etorriko ziren ere eta
patinajean oso ona nintzela
erakutsi nahi nion nire familiari.


Lehiaketa eguna iritsi zenean, oso goiz altxatu nintzen. Lehiaketa Basauri herrian
zela esan zidan nire aitak eta bertara abiatu ginen kotxez.


Heltzean, lehiaketa polikiroldegi batean zela ohartu nintzen eta bertan nire aurkariak
zeuden. 236 garren dortsala nuen eta nire zenbakia esan zutenean erlojupeko lasterketa
egin nuen. Lehenengo postuan geratu nintzen, denbora oberena egin nuelako.
Oso pozik sentitu nintzen momentu horretan eta jende guztia txaloka hasi zen.


Azkenean, lehiaketa gogorrena egin nuen. Polikiroldegiari lau bira egin nizkioneta
lehenengo postuan geratu nintzen ere. Oso harro nengoen eta, batez ere, oso nekatuta.

Podiumera igo nintzenean urrezko domina jaso nuen eta gozoki batzuk ere eman
zizkidaten.
Orain dela urte bete, gutxi gora behera, Jagobak, Txaberrek, Pagazak,
Ekiotzek, Oscarrek,Aratzek(nire anaia), Julenek eta nik esperientzia
ahaztezina bizi genuen mendi bat ikertzen ari ginela.


Lagunak mendia ikertzera joan ziren, baina Ekiotz eta ni behean
egon ginen igotzeko asmoarekin. Lagunak non zeuden ez genekienez,
beraien izenak oihukatzen hasi ginen. Denbora batera,
lagunen ahotsak entzun genituen. Goiko aldetik zetozen,
eta birritan pentsatu gabe, gorantz igotzen hasi ginen.
Bost minututan, kantsatuta, beraiek zeuden lekura heldu ginen.

Bat-batean, gizon nagusi bat agertu zen aizkora batekin gu mehatxatzen.
Orduan batzuk korrika hasi ziren, baina beste batzuk bertan gelditu ginen
zer gertatuko zain. Ez genuen ezer ikusten, baina bat-batean kotxea hartu
zuela iruditu zitzaigun. Eta horrela izan zen: gure atzetik zetorren ziztu bizian.
Gehienak susto itzela hartu genuen. Beherantz joan ginen, eta bidean beste
gizon bat aurkitu genuen. Gizon honen asmoa poliziari deitzea izan zen, baina
berarekin elkarrizketa luzea eduki ondoren, ez zuen polizia deitu.

Guk handik alde egin genuen eta hartutako sustoarekin ez gara bertara inoiz bueltatu.