2019/03/12

AUTOBIOGRAFIA

Txokolatezko umea


Gabon zaharra zen, gaua familia etortzeko zegoen eta nire gurasoak mahaia ipintzen
ari ziren. Nik bi urte nituen eta nire nebak bost, panpinekin jolasten ari ginen eta bat-
batean, txirrina jo zuten. Familia zen, lehengusu-lehengusina, osaba-izebak eta aitite-
amamak.


Afaltzen ari ginen, lehenik arrain zopa edo gazpatxoa, bigarrenez, haragia edo
txipiroiak eta azkenik txokolatea edo mahatsak.


Nik txokolatea eskatu nuen, nire janaririk gustukoena zelako. Oso traketsa nintzenez
txokolatea burutik bota nuen eta txokolatezko ume baten antza nuen. Edaria oso
bero zegoenez fregaderara sartu ninduten.



Erredura batzuk nituen sorbaldan, baina ni, barrezka eta barrezka nengoen.

Nire debuta

NIRE DEBUTA
Etxetik atera eta nire amaren okindegira joan nintzen.
Takoak jarri, eta frontoira joan nintzen .
Oso urduri nengoen nire lehenengo partidua jokatuko nuelako.
Frontoira ailegatu eta jesarrita geratu nintzen 20 minutuz.


Tarte hori pasatu zenean , altxatu eta
beroketa egitera joan nintzen.
Denbora pasatu ahala tripako mina ari zitzaidan.
Nire bikotea heldu zenean, biak beroketak egitera jarri gintuzten.
Bi partidu geratzen ziren gure txanda izateko.
Lehenengo partidua bukatu eta bigarrena hasi.
Gero eta gutxiago geratzen zen guk jolasteko.


Gure txanda heldu zen gerrikoa jarri eta
zelaira atera ginen. Arbitroak txanpona bota eta urdina atera zen.
Guri ateratzea tokatzen zitzaigun. Pilotak hartu nituen eta
frogak egitera hasi ginen. Geure pilota aukeratu genuen eta
partidua hasi zen.


Partidua bukatu eta irabazi genuen 18-5 .
Oso partidu erraza izan zen.
Oso alai nengoen nire lehenengo partidua irabazi nuelako
Jendeak, ondo jokatu nuela esan zidan .

Baina nire aititek txarto jokatu nuela esan zidan
 eta hori esan eta gero txarto sentitu nintzen eta oso
triste joan nintzen etxera.Egun hori betirako gogoratuko dut.

Autobiografia


Nire lehen eguna eskiatzen

Eskiatzen joan nintzen lehen egunean eguraldi  ona egiten zuen. Eguzki izpiak leihotik sartu zirenean esnatu ninduten, azkar gosaldu nuen eta nire eskiko jantzia ipini nuen. Kotxez joan nintzen parking batera., telesilla batean igo nintzen eta mendi altu batera joan nintzen. Gero, telesillatik bajatu nintzen, eskiak jarri nituen eta nire aita eta arrebarekin joan nintzen pista batera.

Pista hori oso handia zen niretzat. Pertsona asko zeuden gu eskiatzen geunden  lekuan, baina ni nire aitaren ondotik joan nintzen. Hasieran, jausi gabe ibiltzea lortu nuen, baina bost jaitsieren ostean ,”ZASSS” jausi egin nintzen eta negarrez hasi nintzen. Orduan, nire amarekin gelditu nintzen aita ikusten. Bat-batean, aita jausi zen eta nik “JA JA JA” barre egin nuen. Hori ikusita, berriro animatu nintzen eta eskiatzera bueltatu nintzen.

Lau ordu eta gero bokata bat jatera joan nintzen. Amaitu eta gero  eskiatzera bueltatu nintzen jaitsiera asko egiten genuen, eskiatzen ikasi nuen eta barre asko egiten nuen baina momentu onena nire aitak . “Ez naiz jausten ez naiz jausten” esan zuenean eta “PUMM” poste txiki baten kontra jo zuenean izan zen .
Barre asko egin genuen eta nire aitak moratoi bat egin zenez,  mina kendu arte gelditu ginen.


                                                                 

Martinez familia eta bere uda

MARTINEZ FAMILIA ETA
BERE UDA


Eguzkia irten eta...ipuina hasi zen.


2019aren uztailaren 31an Martinez familiak
bidai bat egin zuen Marsellako herrialde batera.


Martinez familia hegazkinez abiatuko
zen Marsellara. Hiru ordu zituzten Usansolotik herrialde hartara.


Herrialdera ailegatu zirenean hotelera
abiatu ziren taxi batean. Bost izarreko hotela zen
, eta jacuzzia zegoenez Nerea,Amaia eta Iker korrika
batean zartu ziren. Jaccuzitik atera eta gero
afaltzera joan ziren, eta denon artean hurrengo
egunean zoora joango zirela erabaki zuten.


Hurrengo eguna heldu zen eta denok
taxi batera sartu ziren zoora joateko asmoz .
Animali asko ikusi zituzten , eta baita argazkia atera ere.
Ixteko orduan Nereak, Amaia eta Iker ate berde handi bat
zabaldu zuten irteera zelakoan, baina hiru laberinto ikusi zituzten.  
Nerea laberinto gorritik joan zen, Amaia zuritik
eta Iker berdetik.Denok galdu ziren arren oso
abenturazaleak zirenez , ez zuten beldurrik izan.
Esperientzia berriak bizitzeko irrikitan zeuden.Ikerreri
lehoi baten kontra tokatu zitzaion borrokatzea ,
Amaiari suge baten kontra eta Nereari krokodilo baten kontra.


Denok borrokan ari ziren , bainaoso zaila zen animalia
haiek gainditzea . Ikerrek animalia hiltzea lortu zuenean,
ate berdea zabaldu eta herrialdera atera zen. Amaiak ere,
animalia hil zueneta ate zuritik atera zenean ikerrekin

topo egin zuen.Nereak denbora gehiago behar izan

zuen krokodiloa hiltzeko , baina lortu zuenean,
bere lagunekin elkartu zen .

Azkenean hotelera hurbildu , ekipajea hartu
eta hegazkinera abiatu ziren.Haiek ondo bizi ziren ,
gu ere ondo bizi gaitezen.

MANDOAREKIN GERTATUTAKO ARAZO LARRIA

Aita, ama eta hirurok  lasai-lasai egon ginen etxean telebista ikusten.
Pocoyo, ikusten egon nintzen (2 urte nituelako).
Momentu horretan alaitasuna sentitzen nuen asko gustatzen zitzaidalako
telebista ikustea. Baina momentu horretan, nire alaitasuna tristura eta
haserrea bihurtu ziren, joan behar nintzelako.
Denbora bat pasata,kotxea hartu eta Asturiaserantz abiatu ginen.


Kotxean nengoen, oso aspertuta, ez nekien ezta geldi egoten.
Orduan, nire amari esan nion aspertuta nengoela.
Ez zidan ezer erantzun, baina gezurretako mando bat eman zidan.
Ez zen entretenitzeko gauza onena, baina gutxienez, jostailu bat zen.
Bost minutu pasa ziren, eta aspertuta nengoen.
Ez nekien zer egin, eta orduan gertatu zen.


Mandoak botoiak zeuzkan. Ez dakit nola, botoi bat kendu eta ahoan sartu nuen.
Handik segundu gutxira, zarata arraro bat egin nuen, kgh!
Nire amak entzun eta ea ondo negoen galdetu zidan.
Nik ezin nion erantzun, ia irentsi nuen! Amak ikusi zidan eta fast!
Bere eskua nire ahoan sartu zuen, botoia atara arte.
Ni momentu horretan oso beldurtuta nengoen, eta ez dut ulertzen nola txikitan
egiten nituen aztakeri horiek.
Jarraituz, jarraituz, jarraituz… azkenean botoia  atera egin zidan.


Esperientzia handia izan zen, bai.
Ama ni baino ikaratuago egon zen, baina gero dena lasaitu zen eta denok pozik
jarraitu ginen Asturiaserantz.
Nire aitari buruz  ez dut asko hitz egin, bolantean egon zelako.               


  

     









Nire lehen antzerkia


2018 ekainaren lehen asteburuan izan zen estreinatu nintzenean.


Nire lehen esperientzia egun hodeitsu batean, Galdakaoko
Torrrezabalen izan zen. Oso urduri nengoen, baina
pozik ere. Entsaiatzen ez nintzen egon hain urduri baina inor
ez zegoelako guri begiratzen, antzezten berriz, buru-zelai bat
zegoen gure aurrean.


Antzerkia egin eta gero oso harro sentitu nintzen nire
buruarekin, nire beldurrei aurre egin nielako eta antzezlana oso
ondo egin genuelako. Baina txarto egin arren ez litzaidake
inporta, oso dibertigarria izan zelako.      

Nire debuta

NIRE DEBUTA
Gau guztia lo egin gabe arratsaldeko bost eta erdietan Lezamarantz
abiatu ginen ama,aita eta nire bi aititeak.Lezamara ailegatuta
urduritasunak hasi ziren.Han taldeko batzuk zeuden eta denak pozez
jota geunden.Aldagelara abiatu ginen.


Barruan  aldatzen hasi ginen,izugarrizko poza izan nuen
lehen aldiz arropa hura jantzi nintzenean.Txarla txiki bat eman
zigun entrenatzaileak partidua zelan antolatu zuen jakiteko eta
futbol zelaira joan ginen berotzera.Beroketa lasaia izan zen eta nik
partidua lehen baitlehen jokatzeko gogoa nuen.Partidua hasi zen,Oso
urduri nengoen lehengo nire taldekoen aurka jolasten nuelako eta
bigarrenez, partidua ikustenjende asko  zegoelako
.Lehenengo zatia oso berdinduta egon zen baina haiek aurretik hasi ziren
lehengo gola sartuz baina taldekoek ez genuen burua jaitsi eta
partidua irabaztea lortu genuen.

Den denak pozik geunden partidua oso ona burutu genuelako eta
entrenatzaileak zorionak eman zizkigun.Nire aitite bere pozaz ez
zen bere praketan kabitzen  eta etxera oso kontet joan nintzen
kristoen partidua egin nuelako.