2018/11/20

ESKABIDEA

Nork: ikjosuestibez@unkina.com
Nori: NavidadesLogroño@gmail.com

Gaia: Logroñoko gabonetako informazioa eske.




Kaixo, Logroñoko Udaletxeko kultur arduraduna:


Josu Estibez naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizut,
Galdakao herritik, hain zuzen ere.


Datorren abenduaren amaieran, Logroñora joateko asmoz gaude nire
familia eta ni, aitona eta amonarekin Gabonak hantxe igarotzeko.
Gabonetako apaingarriak ikusteaz gain, plaza handiko belen zoragarria
ere ikusi nahi genuke. Hori dela-eta, zure webgunean arakatzen egon
gara eta abenduaren 24-ko gabean, festa bat antolatuko duzuela irakurri dugu.
Bada, horri buruzko informazioa aurkitzeko idazten dizut, hain zuzen ere.


Kontua da, zuen webgunean ez dugula festaren informazio asko aurkitu
eta zalantza asko sortu zaizkigu: zein ordutan hasi eta amaitzen den festa,
ea jateko zerbait egongo ote den, ludotekaren bat egongo den...Horregatik,
ahal izanez gero, informazio gehiago bidali ahal diguzue?


Ni, gauza batek asko kezkatzen nau: jakin nahi nuke, ea nire anai
txikiarentzat jardueraren bat egongo ote den. Ondo egongo litzateke,
horrela bere adineko umeekin jolas dezake.


Oraingoz ez daukat beste gauzarik esateko, zure erantzunaren zain egongo naiz.


Besarkada handi bat Euskal Herritik.


Laster arte,


Josu Estivez








ESKABIDEA


Nork:    iknorayurrebaso@unkina.com


Nori:     MusikaHawai@ikastaroak.eus


Gaia:    Ukelele Hawai ikastaroa


Kaixo, jaun-andrea :


Nora Yurrebaso naiz, hamaika urte ditut eta Bizkaitik idazten dizuet,
Usansolotik, hain zuzen.


Datorren Uztailaren  amaieran, Hawaiira joango naiz nire lagunekin,
erlaxatzeko, hondartzetan egoteko eta leku turistikoak bisitako asmoz.  
Baina, edozer desberdina egitea gustatuko litzaiguke eta horregatik zuen
webgunea arakatu genuen. Musika ikastaroak egiten dituzuela ikusi genuen
eta ukelelea  jotzen ikastea gustatuko litzaiguke, bada honi buruzko
informazioa eskatzeko idazten dizuet.


Zuen webgunean ez dugu ikastaro honen informazioa inon aurkitu eta
zalantza batzuk sortu zaizkigu: zein den ordutegia, zenbat balio duen
orduak, zer hizkuntzan den… Horretarako idazten dizuet, ahal baduzue,
musika eskolaren egitarau zehatza bidali ahal diguzue?


Egia esan, guk ikastaro hau egin nahi dugu jende gehiago ezagutzeko,
horregatik gustatuko litzaiguke esatea ea jende gehiago egongo ote den
zuen musika ikastaroan, ea solastu ahalko dugun hango jendearekin.


Ezer gehiago, zuen erantzunaren zain gelditzen naiz.


Besarkada handi bat Euskal Herritik.


Laster arte,

Nora Yurrebaso.

ESKABIDEA

NORK: Ikenaraalkorta@unkina.com
NORI:Disneyland@paris.com
GAIA: Disneyland Pariseko informazioa

Kaixo, Land Pariseko zuzendaria:

Enara Alkorta naiz, hamaika urte ditut eta
Euskal Herritik idazten dizut, Usansolotik hain
zuzen ere.


Datorren abenduan, Disney Land Pariseko parkera
joango naiz nire lagunekin, inoiz ez gara joan eta
 ez dugu informazioa aurkitu. Horretarako idazten
dizut, hain zuzen ere.
Kontua da, zuen webgunean ez dugunez
informazioa aurkitu,  zalantza batzuk ditugu:
zein ordutan zabaltzen da parkea, zuen hotelak
non daude, non hartu behar ditut sarrerak?… Land
Pariseko informazio guztia nahi nuke.


Egia esan, hori gurasoen galderak dira; nire lagunak
eta nik jakin nahi duguna, gure adinerako atrakzioak
ote dauden, atrakzio guztietan montatzea gustatuko litzaigukelako.


Oraingoz besterik ez, zure erantzunaren zain egongo naiz.


Besarkada handi bat Usansolotik.


Laster arte,

Enara Alkorta

ESKABIDEA


Nork: ikegoitzlozano@unkina.com

Nori:  gaztetxokoa@gmail.com

Gaia: Txoko bazkidea.



Kaixo, txoko elkarteko lagunak:

Egoitz Lozano naiz, hamaika urte ditut, Usansolon
bizi naiz eta  Galdakaoko Gazte Txokoko bazkidea izan nahi nuke.

Nire asmoa kuadrillako lagunekin txokoan elkartzea
da eta noizean behin merendolak guztiekin egitea nahi nuke ere.

Zerbait sinatu behar dut? Txoko honen bazkidea
izateko hamar urte baino gehiago izan  behar ditut?
Nolako arauak bete behar ditut txokoko bazkidea izateko?

Mezu hau ikusten duzuenean erantzuna bidali, mesedez.

Agurrak bidaltzen dizkizuet.

Hurrengo arte!

Egoitz Lozano

ESKABIDEA




NORK: ikhaitzibarretxe@unkina.com

NORI: orlandodisneyland@gmail.com

GAIA: Orlandoko Disneyland gabonetan

Kaixo, Disneylandeko informazio arduradun hori:


Haitz Ibarretxe naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizut, Usansolotik hain zuzen ere.


Datorren Gabonetan Orlandon egun batzuk igaroko ditut nire familiarekin, hiria ezagutu eta parkera  joateko asmoz. Leku turistikoak bisitatzeaz gain, parkea bisitatu nahi dugu.


Gustatuko litzaidake jakitea zer ohiturak dituzuen Gabonak ospatzeko, zuen kultura, janari motak…
Disneyland barruan lau parke desberdin daudela ikusi dut zuen webgunean, eta gabon zaharra pasatzeko zein parke gomendatzen didazuen  jakiteko idazten dizuet, aurten, urte berriari ongi etorri berezi bat ospatzeko.

Zure berriak laster izango ditugulakoan, agur bero bat.

Haitz Ibarretxe

Eskabidea

Nork: mirenmena@gmail.com

Nori:chamonixtrainig@gmail.com

Gaia:Alpeetako mendi martzari buruzko informazioa


Kaixo ,  Chamonix Training  elkartea osatzen duzuen guztioi:


Ni , Miren Mena naiz Bediakoa,hamaika  urte ditut eta bidaiatzea eta kirola egitea gogoko dut ,
batez ere ,  mendia.
Uda honetan zuen herrialdean egon naiz eta liruratuta geratu naiz .
Hori dela eta biharamun  asmoa daukat berriro bueltatzeko , eta han hiri eta museoak bisitatuko ditut ,
baita ere Mer de Glace izeneko glaziarrera joateko asmoa daukat eta Aiguille du Midi teleferikoan
igotzearena  . Bi aste egongo naiz Chamonixen eta kontua da , Alpeetako mendi martxan parte hartuko
dudala , nire lehenengo bidaian ikusi nituen kartel batzuei esker.
Martxari buruz zalantza batzuk ditut eta zuek argituko dizkidazuen itxaropenez idazten dizuet ,
 ez dut nahi heldu hara eta arazorik izan martxan parte hartzeko.
Egia esan , jakin nahi nuke zein izango litzateke   ibilbidea , guztiz zenbat kilometro diren ,
inskripzioa ondo egin dudan eta heltzean ordaindu behar den dirua .
Nire kezka guztiak erantzun ditzazuen zain egongo naiz , irrikitan nago zuen artean
berriro egoteko .
Azkenik ,  eskerrak eman nahi nizueke  , horrelako martxa zoragarriak egitearren .
Laster arte
MIREN MENA


Pariseko jaiei buruzko informazioa

PARISEKO JAIEI BURUZKO
INFORMAZIOA


NORK:ikainarasantana@unkina.com


NORI:torreeiffel@gmail.com


GAIA:Maiatzako  jaialdiaren egitaraua


Kaixo , Pariseko udaletxearen festa  antolatzaile hori:


Ainara Santana naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik
idazten dizut,
Usansolotik hain zuzen ere.


Maiatzaren amaieran hamar egun igaroko ditut nire gurasoekin
Parisen.
 Hiria ezagutuko dugu baina batez ere Torre Eiffela.
Zure webgunea bisitatu dugu baina nik nahi dudan informazioa
ez dut topatu .
Bada horri buruzko informazioa eskatzeko idazten dizuet, hain
zuzen ere .


Kontua da Webgunean ez dugula jaialdiaren egitaraua inon aurkitu
eta
galdera batzuk ditut zuentzat:
Kirola egongo ote den .
Horregatik , ahal baduzue,,jaialdiaren egitarau zehatza bidali ahal
didazue?


Besarkada handi bat Euskal Herritik


Laster arte

Ainara Santana