2019/05/20

IRUZKINA VENGADORES INFINITY WAR



Urtea:2018ko apirilaren 27an.

Herria:Estatu Batuak.
Zuzendariak:Joe eta Anthony Russo.
Aktore Nagusiak:Robert Downey Jr. ,
Chris Evans, Chris Hemsworth.
Generoa:Akzioa, superheroiak,
abentura, fantasia.
Zertan Oinarritua:Avengersen komikietan.
Musika:Alan Silvestri.
Iraupena:149 minutu


SINOPSIA:Avengers eta bere aliatuek mundua babesten duten bitartean, arrisku berri bat agertzen da ,Thanos. Bere helburua dauden sei Infinituko gemak batzea da, botere izugarrizko tresnak, errealitate osoan bere desira bihurrituak inposatzeko.


JOKU FINALA
Iruzkin honetan Avengers Infinity War filmari buruz hitz egingo dut.
Film honetako pertsonaia nagusiak Iron Man,Thor eta Capitan America dira.

Capitan America:Steve Rogers deitzen da ,
eta uztailaren 4an jaio zen.

Iron Man:Tony Stark deitzen da ,
ez dauka familia neguko soldaduak hil zituelako.

Thor:Thor trumoiaren jainkoa da,bere aizkora magikoarekin borroka egiten du eta
ebakiondo bat dauka begian.

Pertsonaiek dena egingo dute Thanosek sei  harribitxiak ez lortzeko.

Oso interesgarriak dira efektu bereziak  eta Thanosen Infinity Gauntletik ateratzen diren izpiak oso errealak dira.

Grabatutako lekuak NewYork,Edinburgh,Wakanda,Nioavellir eta Titan dira.


Musika zoragarria da ,eszenekin oso epikoa da, amaieran, Thanosek sei harribitxiak aurkitzen dituenean eta hatzekin klik egin eta unibertsoko bizitzaren erdia desagertu egingo da.

Nire ustez pelikula hau oso epikoa eta interesgarria izan da eta gomendatzen diot akzioa gustatzen zaionari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario