2019/05/20

IRUZKINA Bird Box

Iruzkin honetan Bird Box edo A ciegas filmari buruz arituko naiz.                                      
      
Film honetako pertsonaiak Marolie Hayes, Tom edo mutil eta Chery edo neska dira.
Marolie abenturazalea da eta bere seme-alabengatik guztia egingo luke. Tom beldurtia da eta ez zaizkio abenturak gustatzen. Chery abenturazalea da eta edozer egingo luke bere amarengatik.

Film honen efektu bereziak oso onak dira baina batzuetan ordenagailuz eginda daudela ikusten da.
Film hau, Ameriketako Estatu Batuetan grabatuta dago.

Niretzat film honek beldur apur bat ematen du baina pelikula zirraragarria da.

Film hau ikustean beldurra sentitu nuen, baina ez da hainbesterako.

Musikarekin filmak beldur gehiago ematen du eta nire ustez filma musikarik gabe ez zuen beldurrik emango.

Niri film hau gustatu zait, baina beldurra pasatu nuen ikusten eta horregatik beldurrezko pelikulak gustatzen zaien pertsonei gomendatzen diet.




ANIMATU IKUSTEN!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario