2019/04/30

HORMAN ERLOJU BAT DUEN ETXEA

Horman Erloju bat duen Etxea
Tik Tak egiten Ez duen Ordularia


Iruzkin honetan Horman Erloju bat duen Etxea filmari buruz arituko naiz.


Film honetako pertsonaia nagusiak, hiru dira: Lewis Barnavelt eta bere familiarrak Florence Zimmerman eta Jonathan Barnavelt. Lewis umezur bihurtu da, eta horregatik orain askoz beldurtiagoa da eta lagunak egitea kostatzen zaio. Bere osaba berriz,  gizon oso ausarta eta dibertigarria da baina oso misteriotsua ere. Florence, emakume misteriotsua baina oso dibertigarria da.


Film honetan fantasia nagusi da baina umorea du ere.
Filma, Erresuma Batuan kokatuta dago baina eszena asko eszenatokietan daude eginda, hala nola, etxearen kanpoaldea batzutan, baita etxearen barnealdean dauden gela batzuk ere.


Efektu bereziei dagokionez oso-oso onak dira eta eszena bat aipatzekotan, bola batetik unibertso osoa ateratzen denean da. Musika ez da oso ona baina batzuetan eszena batzuk hobeto ulertzeko laguntzen digu.


Film nahiko luzea da, ia bi ordu luze da baina niri oso arina iruditu zait, ez delako batere aspergarria. Orain, irrikitan nago ia bigarren partea egingo duten ala ez ikusteko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario