2019/04/30

ANNIE (2014)

ANNIE EGUNERATUA

Iruzkin honetan Annie filmari buruz arituko naiz.


Film honetako pertsonai nagusia ezaguna dugu: Annie, haurtzaro gogorra izan
zuen neska. Beti alai eta bere ametsen bila dago, gurasoak ezagutzea da bere
ametsa. Miss Hannigan bere harrerako ama maltzurra da, izan ere, harrerako-
alabak etxea garbitzeko erabiltzen ditu. Will Stacks ,aldiz, gizon aberats eta
famatua da, Annierentzat hoberena nahi du.


Annieren historian familiaren garrantzia jakitun izatea da nagusi baina, dantzak
eta kantak ez dira falta.


Estatu Batuetan kokatuta dago eta hango zenbait paisaia ikusi ahal ditugu,
gehien bat New Yorkeko kaleak, plazak eta eraikin ospetsuak.


Filmak ez du efektu berezirik, baina musika zoragarria da, alde batetik
abeslariak oso onak direlako eta bestetik, Sia musikagile famatuak egin
duelako.
Filma oso luzea da, hiru ordukoa,  baina oso arina eta entretenigarria iruditu
zait. Filmaren berrikuntza hau gehiago atsegin dut.


No hay comentarios:

Publicar un comentario