Iruzkin honetan Thi Mai Rumbo A Vietnam filmari buruz arituko naiz.
Film honetako pertsonaia nagusiak Carmen eta bere bi lagunak, Elvira eta
Rosa dira. Carmen oso pertsona alaia eta arduratsua da, bere alaba
hil zenetik oso triste dago.
Rosa oso pertsona dibertigarria eta oso alaia da, baina ,bere
familiarekin haserretuta dago ez diotelako kasurik egiten.
Elvira pertsona serioa da, bere lanetik bota zutenetik
haserre dago.
Film honetako genero nagusiak komedia eta drama dira.
Filma Asian kokatuta dago, hango paisai batzuk ikusteko aukera
izango dugu, hala nola, Vietnameko kale eta eraikin
ospetsuak , belartza batzuk eta umezurtegiak ere ikusten dira.
Film honetan ez dago efektu berezirik, baina musika oso
ondo dago Fernando Velazquezeri esker.
Filma ez da oso luzea, baina niri arina eta entretenigarria iruditu
zait. Niretzako filma oso dibertigarria eta polita izan da, baina,
batzutan apur bat astuna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario