2019/05/20

EL CASCANUECES Y LOS CUATRO REINOS

El cascanueces y los cuatro reinos


Urtea: 2018


Herria: Ameriketako Estatu Batuak


Zuzendaria:Lasse Hallstrom eta Joe Johnston


Generoa: Abentura eta fantasiazkoa


Zertan oinarrituta:  Asmatutako istorio baten oinarritua.


Sinopsia:
Clararen ama hil zenean, opari bat utzi zion, baina irekitzeko
giltz bat behar zuen. Giltza topatzen saiatzen da.
Drossenmeyerren urtebetetze festan, giltzaraino eramaten duen
pista bat aurkitzen du, baina giltza mundu paralelo batean desagertzen
da. Bertan Clarak, Phillips izeneko soldadu batekin topo egiten du, eta
baita sagu -talde batekin eta lau oinarriak zuzentzen dituztenekin ere.
Lau oinarriak honela deitzen dira: Elurreko lurra, Loreen lurra, Gozokien
lurra eta Jengibre lurra.
Clara eta Phillipsek laugarren erreinuari aurre egin beharko diote.
Han Ama jengibre ankerra bizi da. Gakoa berreskuratzeko eta
munduaren armonia lortzeko gai izango ote dira?

Clara eta lau erreinuak
Iruzkin honetan “El cascanueces y los cuatro reinos” filmari buruz
arituko naiz.
Film horretako pertsonaia nagusiak hauek dira:
  • Clara: irudimen  askoko neska da.
  • Phillips: soldadu oso jatorra da.
  • Gozokien erregina: pertsona oso txarra da.
  • Loreen erregea: arropa oso interesgarria eta arraroa eroaten du.
  • Elurreko erregea: haren arropa izoztuta dago.
  • Jengibrezko erregina: bere aurpegian bi ebakiondo ditu.


Film hau abentura eta fantasiazkoa da.
Filma Ameriketako Estatu Batuetan kokatuta dago, ez duzue izango
aukera paisaiak ikusteko mundu paralelo batean daudelako.
Filmak efektu berezi asko ditu, gehien bat borrokan eta arratoi-taldean.
Musika da nire gogokoena, oso polita delako.
Film hau asko gustatu egin zait, zeren eta nik oso gustuko ditudan fantasia
eta abenturazko filmak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario