2019/05/07

AVATAR


Pandora planeta  eta Lurraren arteko  Harremana
Iruzkin honetan Avatar filmari buruz arituko naiz .
Film honetan hainbat pertsonai daude , baina nagusiak aipatuko ditut : Neytiri: Pandora
planetan bizi den neska ausarta da , bere herria maite duena eta Jake Sully beste
pertsonai nagusiari planeta honen altxorrak eta planeta maitatzen lagunduko diona .
Neytiri eta Jake sully dira film honetako pertsonai nagusiak eta beraien artean
abentura asko eta baita ere amodioa sortzen da .Beste pertsonaia batzuek ere
badute bere garrantzia, esate baterako, Grace Augustine doktorea Miles koronela
eta Trudy Chacon soldaduak  .
Avatar filmaren genero nagusia zientzia fikzioko filma dela esan dezakegu ,  
zuzendariaren buruan dagoen planeta batean gertatzen delako eta hau nahiko
magikoa da , baina baita akzioa eta abentura asko ere  agertzen dira film guztian zehar.
Avatar pelikula Ameriketako Estatu Batuetan eginda dago , batez ere Kalifornia
eta Hawaiiko paisaia asko agertzen dira nahiz eta gu ez konturatu efektu berezi
asko dituelako , eta baita Zelanda Herriko hainbat lekuetan ere.    
Efektu bereziak Weta Digital izeneko talde batek egin ditu , eta efektu berezietan
ikusgarria da benetan film hau eta horregatik ere Oscar saria izan zuen . Aipagarria
benetan nola lortzen den planetaren koloreak , animaliak , bertako Navi izena duten
herritarrak ...
Musika  aipatzerakoan pelikula honek hainbat  abesti dituela esan genezake eta oso
ondo aukeratzen du musika ,gertatzen ari den momentuari interes handiagoa
jar diezaion .
Berez, filma nahiko luzea da baina hain den polita eta interesgarria, denbora
konturatu barik igaroko zaizula .
Ni itxaroten nago  bigarren zatia ikusteko !!







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario