2019/02/26

 MENDIAN IZANDAKO LARRIALDI GARRANTZITSUA


Orain dela urte bete, gutxi gora behera, Jagobak,
Txaberrek, Pagazak, Ekiotzek, Oscarrek,
Aratzek(nire anaia), Julenek eta nik esperientzia
ahaztezina bizi genuen mendi bat ikertzen ari ginela.


Lagunak mendia ikertzera joan ziren, baina Ekiotz
eta ni behean egon ginen igotzeko asmoarekin.
Lagunak non zeuden ez genekienez, beraien
izenak oihukatzen hasi ginen. Denbora batera,
lagunen ahotsak entzun genituen. Goiko aldetik
zetozen, eta birritan pentsatu gabe, gorantz
igotzen hasi ginen. Bost minututan, kantsatuta,
beraiek zeuden lekura heldu ginen.


Bat-batean, gizon nagusi bat agertu zen aizkora
batekin gu mehatxatzen. Orduan batzuk korrika
hasi ziren, baina beste batzuk bertan gelditu ginen
zer gertatuko zain. Ez genuen ezer ikusten, baina
bat-batean kotxea hartu zuela iruditu zitzaigun.
Eta horrela izan zen: gure atzetik zetorren ziztu bizian.
Gehienak susto itzela hartu genuen. Beherantz joan ginen,
eta bidean beste gizon bat aurkitu genuen. Gizon honen
asmoa poliziari deitzea izan zen, baina berarekin elkarrizketa
luzea eduki ondoren, ez zuen polizia deitu.


Guk handik alde egin genuen eta hartutako sustoarekin
ez gara bertara inoiz bueltatu.   


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario