2019/02/05

IPUINA

ESPAZIORA BIDAIATZEN
Eguzki irten eta… ipuina hasi zen.
California, 1976ko irailaren 8an eskolako lehen eguna hasi zen. Goizeko zortziak ziren,
eta hauts-ekaitz izugarri bat zegoen. Andik, bere logelan mamu bat zegoela sinisten
zuen.
Andi, Michaelen alaba zen eta Jayden bere neba. Michael astronauta zen baina bere
emaztea espazioan galdu zenetik ez zuen bidaiatzen.
Michael, Andi eta Jayden eskolara eramatera joan zen eta kohete txiki baten formako
zerbait ikusi zuen. Eta astronauta zenez  bilatzera joan zen umeekin batera. NASAkoa
zela konturatu zen eta gauean Michael eta Andi laborategia bilatzera joatea pentsatu
zuten.
Gaua heldu zenean, etxetik joan eta laborategia bilatzera abiatu ziren. Azkenean leku
arraro batera heldu ziren, aita autotik atera eta  laborategian sartzera joan zen.
Jarraian pertsona batzuk etorri ziren eta Andi eraman zuten. Laborategira
sartzerakoan neska bat Michelekin hitz egiten hasi zen. Eta bere izena, Madison zen,
beste astronauta bat.

-Nola aurkitu duzu ezkutaleku hau?- galdetu zion Madisonek.
-Non dago nire alaba?-esan zion  Michaelek urduri.
-Ondo dago, baina esan nola aurkitu duzun leku hau.-erantzun zion astronautak.
-Nire alabarekin eramaten banauzu, esango dizut.

Bere alabarekin eraman zuen eta hitz egiten hasi ziren.

Geroxeago, NASAko zientifikoak zirela ohartu zen eta espazial-ontziak erakutsi
zizkioten Michaeleri. Orduak pasata Izanek,NASAko zientifikoa Michaeleri beste
planeta bat bilatzera joatea eskatu zion Lurra planeta akabatu egingo zelako. Etxera
heltzean Andiri  berriro espaziora joango zela esan zion, beste planeta bat bilatzera.
Andik, noiz bueltatuko zen ez zekienez, haserretu egin zen.
Heldu zen eguna… espaziora abiatu behar zen, Madisonekin eta Brayan eta Ernie izeneko
beste astronauta batzuekin.

Espazioan denbora astiroago joaten zenez, Lurran hamabost urte pasatzen ziren
bitartean, espazioan ,hilabete bat.
Lehenengoz ur asko zuen planeta bat aurkitu zuten. Espazial-ontzia itsasoratu zuten,
pieza bat galdu zutelako. Bapatean urrunean mendiak ikusi zituzten, baina azkenean
Ernie tsunami bat zela konturatu zen. Kanpoan Brayan zegoen eta tsunamia bazetorrela  
esan zioten baina berak ez zuen kasu egin. Aireratu behar zuten baina Brayan itsasoan
geratu zen.
Hurrengo planetak sumendiak zituen eta Ernie esploratzera atera zenean, sumendi bat
aktibatu zen. Ernie bizitza galdu zuen.
Bakarrik gelditzen ziren Madison eta Michael. Honek ez zuen gehiago aguantatzen eta
Lurrara bueltatu zen.
Gure planetara itzuli zenean Jayden, bere semea, hilda zegoen eta Andi oso-oso zaharra
zen. Alabak , espaziora bueltatzea Madisonen bila eskatu zion. Azkenean joan zen eta
Madison aurkitu zuen eta planeta berri bat ere. Bi astronautek han bizitzea erabaki
zuten.
Nahiz eta egun gutxira Andi hil egin zela, oso pozik bizi ziren planeta berri horretan.



Eta.. hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila… Usansoloko plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario