2018/10/09

FLY BOARD

UR KIROLAK


Denok udan beroa kentzeko edo ondo pasatzeko   noizbait uretan sartu gara eta
denok txikitan edo oraindik ere amets egin dugu hegaz egitearekin, horrek biak
batuta, Flyboard uretako kirola asmatu da.


Kirol hau egiteko bota batzuk behar dira,  hauek Franky Zapata frantziarrak
2012. urtean asmatu zituen.  Honek uretako motorren mekanismo guztiak
txikiagoak egiten ditu , bota bat bihurtzen. Hortik aurrera jendea ikastaroetara
joan da eta batzuk profesional bihurtu dira. Lehiaketetan txiribueltak... eginez
irabaztera heldu dira ere.


Flyboard egiteko bota hauek ipinita dituzunean, uretako motor
batera lotzen dira mangera batekin,
azkenik, ura indarrarekin boten azpitik
ateratzen da. Horrela airera igotzen zaitu ,  20 metro gora heldu ahal da eta
uretan berriz sartzerakoan 2,5 metro ondoratzera heltzen zara.


Oso berezia da kirol hau, behar diren botengatik, horrez gain kaskoa,
txalekoa eta bainujantzia ezinbestekoak dira.


                                      


FLYBOARD KIROLA OSO DIBERTIGARRIA ETA ZAILA DA !!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario