2018/11/27

TOKI BATEN INFORMAZIOA

ANDRE  MARIA ZURIAREN  PLAZA



Gasteizko alde zaharreko kale oker, estu eta aldapatsu famatuenetarikoak lotzen
dira Andre Maria Zuriaren plazan. Plaza hau XVII. mendean eraiki zuten eta
2007. urtean plaza eraberritu du udalak.


Andre Maria Zuriaren plaza begiratoki zuridun etxeek inguratzen dute, plazaren  
gauzarik berezienetako batzuk goiko aldean dagoen San Migel eliza, erdian
dagoen estatua, eta gaueko argitasuna dira.


Hiriko ospakizun handienetako batzuk han ospatzen dira adibidez jaietako
Zeledon panpinaren jaitsiera, kirol arrakasten ospakizuna eta Gabonetan  
izotzaren gainean patinatzeko ipintzen dutena ere oso berezia da.


Bakarrik hitz egin dut Gasteizko plaza honi buruz baina hiri honetan  beste
leku oso polit asko daude.


JOAN HIRIA BISITATZERA!!!



liburu baten aurkespena

Liburu baten aurkezpena

           Eskabidea

Nork: ikmarkelestrada@unkina.com

Nori: Gurasoelkartekokideigai.com
Gaia: Zeramika ikastaroa informazioa

Kaixo Guraso elkarteko lagunak:
Ni Markel Estrada naiz, hamabi urte ditut eta Unkina eskolatik idazten dizuet, 6
mailatik hain zuzen ere.


Datorren Ostiralean zeramikazko ikastaro bat eskaintzen duzuela jakin dut kartel
bat ikusi dudalako kalean. Ikastaroa egitea gustatuko litzaidake.
Zuen kartelean arakatzen ibili naizen arren, irailaren 5ean hasten dela
bakarrik jakin ahal izan dut.


Hori dela eta, ze ordutan hasten den, non egingo den, ea zerbait jateko eta
deskantsatzeko tarterik egongo den,  zenbat balioko duen, nola ordaindu behar den…


Ikastaroa hasteko denbora gutxi gelditzen denez, informazioa ahal denik eta

arinen bidaltzea eskertuko nizueke.


Oraingoz besterik ez, zure erantzunaren zain geratzen naiz.


Agur bat

Markel Estrada

Eskabidea

ESKABIDEA
Nor  ikerpagazartunduausansolo.com
Nori Newyorkhokeysociety.gmail
Gaia: Hockey ikastaro bateko informazioa


Kaixo, Kirolaren arduradun hori:


Iker Pagazartundua naiz, hamaika urte ditut eta Euskal Herritik idazten dizuet,
Galdakaoko Usansolo auzotik, hain zuzen ere.


Aurtengo Gabonetan nire gurasoak New Yorkera bidai bat egitea aukeratu dute.
Abenduaren 25 an abiatuko naiz eta aste bat igaroko dugu bertan.Nik eta nire
familiak hockey ikasteko irrika daukagu.Zuen webgunea arakatu dut eta ikuzi

dudanez
ikastaroak egiten dituzue neguan.Horri buruzko informazioa eskatzeko idazten
dizuet,hain zuzen.


Kontua da hockey ikastaroaren webgunean ez dugula egitaraua zehaztuta ikusi eta
pare bat zalantza sortu zaizkigu: zer ordutan dagoen umeak ikasteko aukera eta gure
gurasoak gurekin ikasi ahal duten.


Hauek gure kezkak dira baina gurasoenak, hortik hurbil jateko lekurik  ote dagoen,
ikastaroa goizez bada.


Oraingoz ez daukat zalantza gehiago, zuen erantzunaren zain egongo naiz.


Agur bat Euskal Herritik.


Laster arte

Iker Pagazartundua

2018/11/26

ESKABIDEA



Nork: ikudanezamora@unkina.com

Nori: warnerpark@gmail.com

Gaia: Warner parkearen informazioa


Kaixo, Warner parkeko informazio arduradun hori :


Udane Zamora naiz, hamaika urte ditut eta Euskal herritik idazten
dizuet, Usansolotik, hain zuzen ere.


Datorren abenduaren, amaieran, Madrilera joango naiz nire
familiarekin, hiria ezagutzeko asmoz. Hiria bisitatzeaz gain,  Warner
parkera joatea pentsatu dugu. Hori dela eta, zuen web-gunean
arakatzen ibili gara, baina oso informazio gutxi aurkitu dugunez,
gehiago lortzeko asmoarekin idazten dizuet, hain zuzen ere.


Kontua da ez dugula erakusketen egitaraua ezta parkearen planoa
aurkitu, eta zenbait zalantza sortu zaizkigu: noiz hasten diren
erakusketak, non, nolakoak diren, atrakzioen kokapena...
Horregaitik, ahal baduzue informazio haubidali ahal diguzue?


Oraingoz hori da dena, zure erantzunaren zain gelditzen gara.


Laster arte

Udane Zamora

LIBURU BATEN AURKEZPENA